Albistea entzun

Batzar «atipiko» bat

EAJk VIII. Batzar Nagusia eginen du asteburuan, Barakaldoko BECen. Txosten politikorik ez, baina bi egitasmo berri aurkeztuko dituzte
Mireia Zarate EBBko idazkaria, atzo, Bilbon.
Mireia Zarate EBBko idazkaria, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren - Iosu Alberdi -

2021eko azaroak 25

«Atipikoa» izanen da EAJren VIII. Batzar Nagusia. Batetik, bi aldiz gibelatu behar izan dutelako, eta bilerarekin batera egin ohi dituzten kargu hautaketak joan den abenduan egin zituztelako. Eta, bertzetik, aitzineko urteetan ez bezala, ez dutelako eztabaidatuko txosten politikorik. Bi egitasmo berri aurkeztuko ditu alderdiak batzarrean: «entzuketa aktiboko prozesu bat» izanen da bata, eta bertzea alderdiarekin harremanetan jartzeko «modu berri bat». Larunbat arratsaldean emanen dituzte bi asmoei buruzko xehetasunak, Mireia Zarate EBB Euskadi Buru Batzarreko idazkariak atzo Bilbon jakinarazi zuenez.

Abian, zurekin leloa jarri diote larunbatean eta igandean Barakaldoko BECen (Bizkaia) eginen duten bilkurari, jeltzaleek adierazi nahi baitute «Euskadi zutik eta martxan» dagoela, eta baita EAJ bera ere. Elkartzeko eta gizartearekin eztabaidatzeko baliatu nahi dute parada, halaber, eta horrekin lotuta daude aurkeztuko dituzten bi «tresna» berriak. Zaratek jakinarazi duenez, hain zuzen, «euskal gizarte osoarekin konektatu, komunikatu eta kolaboratzea» izanen dute xedea: «Berriro ere konektatu nahi dugu, gure ibilbidea definitzeko eta pandemiak utzi digun mundu berri honi begira gure jarduera politikoa diseinatzeko».

9:30ean hasiko dute batzarra, larunbatean, eta, txosten politikoaren faltan, «barne eztabaida» eta diagnostiko bat plazaratuko dituzte: «Agiri hori izango da abiapuntua. Oinarria sendo eta landua eramango du EAJk, eta herritarrek hobetu ahal izango dute», erran zuen atzo Zaratek. 16:30ean aurkeztuko dituzte egitasmo berriak, ondotik.

Igandean, berriz, ekitaldi politikoa eginen dute: Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Egi gazte erakundeko kide batek hartuko dute hitza, eta Zaratek aitzinatu du gazteek «zeregin esanguratsua» izanen dutela. EAJko militante eta «lagunei» bilerara joateko deia egin diete: «BECeko ateak eta EAJrenak zabal-zabalik egongo dira topaketa honetan gurekin egon nahi dutenentzat. Zain izango gaituzue, segurtasun neurriak betez eta ilusioz beterik». Idazkariak jakinarazi du osasun protokolo «guztiak» beteko dituztela bilkuran.

EAJk 2016an egin zuen VII. Batzar Nagusia, Iruñean, eta VIII. batzarra 2020ko uztailean egin behar zuen, baina bi aldiz gibelatu behar izan dute: lehenbizikoz, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeengatik, eta, bigarrenez, koronabirusaren pandemiagatik. EAJko kargu nagusiak diren EBBko presidentea eta bertze zortzi burukideak 2020ko abenduan hautatu zituzten, Aberri Batzar batean: han erabaki zuten Ortuzar EBBko presidente izanen zela bertze lau urtez.

Madrilen, aurrera

Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko dituzten alderdien multzora batu zen atzo EAJ, bertzalde, proiektuaren lehen tituluen aldeko botoa emanda. Era berean, gaur proiektua bere osotasunean babestea ere espero dute, PSOE, Unidas Podemos, EH Bildu, ERC, PDeCAT, Mas Pais, Compromis, Nueva Canarias eta Kantabriako Alderdi Erregionalistarekin batera. Halere, Aitor Esteban bozeramaileak esan du ez dituztela negoziazioak amaitutzat jo, eta elkarrizketekin jarraituko dutela Senatuan ere. Haren hitzetan, jeltzaleak «kezkatzen» dituzten hainbat gai daude finkatzeko; hala nola AHTa hiriburuetan sartzeko bideen ingurukoak. «Izapidea amaitu arte, trebetasuna erabili behar», azaldu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bernat Etxepare lizeoko ikasleen protesta, Oier Oaren alde ©Guillaume Fauveau

Oier Oari ez diote lurralde debekua kenduko, eta familiatik banatua segitu beharko du

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur eman du erabakia Parisko Zigor Auzitegiak. Otsailean epaituko dute, Baionan, lurralde debekua urratzea leporatuta.

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Lizón / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa «agortuta» dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea»

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn «ezkerreko alternatiba sendo bat» osatu behar dela nabarmendu dute berriro, «Nafarroan egin denaren antzera».
 ©CHEMA MOYA / EFE

«Kontuen emaitzak ikusita, esango nuke badugula zer esana»

Iosu Alberdi

Kongresuan kontuen inguruko lehen akordio bat lortu arren, Esteban ez da negoziazio mahaitik altxatu. Aurrekontuen ingurukoak izan ditu hizpide; baita datozen hilabeteetan irits daitezkeen lege erreformak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.