Irudia. Gurutzeta ospitalea
CureVac txertoaren entseguak hasi dituzte
Bilboko BioCrucesen atzo hasi ziren Alemaniako CureVac botika etxearen txertoaren entsegu klinikoetan parte hartzen. Guztira, bi mila boluntariok parte hartuko dute: erdiek txertoa jasoko dute, eta beste erdiek, plazeboa. Ikerketaren azken fasean dago CureVac, eta, dena ongi bidean, urtebete barru merkatuan egon liteke. BioDonostian aste honetan hasiko dituzte entseguak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu