Albistea entzun

Batera, norabide berriaren bila

Batera plataformak herritar foroa egin du gaur, Baionan, gogoeta egiteko gaur egungo hirigune elkargotik estatus bereziko kolektibitatera iritsi ahal izateko hartu beharreko bideaz
Nicolas Blain, Vincent Simoulin eta Alain Faure, Batera plataformaren herritar foroan, atzo, Baionako Arte Eskolan.
Nicolas Blain, Vincent Simoulin eta Alain Faure, Batera plataformaren herritar foroan, atzo, Baionako Arte Eskolan. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2019ko irailak 22 - Baiona

Bidegurutzean; norabidea erabaki beharrez. Horrela dago Batera plataforma azkenaldian. «Gure sorreratik aldarrikapen bat baino gehiago izan dugu, baina Ipar Euskal Herriak instituzio propio bat ukatea izan da gure iparrorratza», azaldu zuen atzo Nicolas Blainek. Euskal Elkargoa sortu eta bi urtera, Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu? izenarekin abiatu zuten herritar auditoria bat iragan udazkenean, Ipar Euskal Herriko herritarrek instituzioekin daukaiten harremana aztertzeko asmoarekin. Gogoeta aldi horri jarraipena eman zioten, atzo, Baionako Arte Eskolan antolatu zuten foroan. 50 bat pertsona elkartu ziren, adituen gogoetak entzunez eztabaidan parte hartzeko. Publikoan ziren, besteak beste, Daniel Olzomendi EH Baiko hautetsia eta Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea, Xabi Larralde Sortuko kidea, Beñat Oteiza EAJko kidea eta Eguzki Urteaga soziologoa.

Ikasturte hasiera honetan, Euskal Elkargoak bere barne antolaketari eta geroari buruzko eztabaidak abiatu ditu. Euskal Herritik kanpoko esperientziak aztertuz, gogoeta horri ekarpenak egitea izan da Batera plataformaren helburua, bere buruari ematen dion «zaintza lana» egiteko funtzioa betetzeko xedez.

Bi hitzaldi antolatu zituzten atzo: lehena, Nortasuna eta lurraldetasuna: instituzioen legitimitatea, Alain Faure politika ikerlaria eta Vincent Simoulin Tolosako (Okzitania) unibertsitateko zientzia sozialeko irakaslearekin; bigarrena, Elkargoko antolaketa hobetu: demokrazia parte hartze gehiago, Jo Spiegel Kingersheimeko (Alsazia) auzapezarekin eta Manon Loisel ACADIE kooperatibako kudeatzailearekin. Azkenik, Daniel Behar Parisko Unibertsitateko Urbanismo Eskolako irakasleak itxi zuen foroa. ACADIE kooperatibako zuzendaria da, eta Ipar Euskal Herriko instituzioei buruzko hainbat ikerketa lan egin ditu.

Orokorrean, eztabaida aski maila teorikoan gelditu zen hasieran. Alain Faurek nazioarteko hiru adibide hartu zituen, hauteskundeek lurraldean duten eragina esplikatzeko. Napoli (Italia), Montreal (Quebec), eta Tokio (Japonia). Haren iritziz, gaur egun, metropolietako hauteskundeetan lurraldea «ordezkatuko» dutenak hautatzen dira; lurraldearen irudia izanen direnak. Alta, haren ustez, lurraldea gobernatuko dutenak hautatu beharko lirateke. «Baina herritarrek ordezkatuak izan nahi dute, ez gobernatuak».

Vincent Simoulin soziologoak nazioarteko beste bi adibide hartu zituen. Ipar Europako Kooperazioa —Danimarka, Islandia, Norvegia, Suedia eta Finlandia batu nahiko lituzkeena—, eta Okzitania eskualdea. Bi kasuetan, administratiboki islatu ez arren, izaera propioa dute aspaldidanik, eta azken hamarkadetan batzeko saiakerak izan dira. Zailtasunak eta lorpenak aipatu zituen.

Dagoenetik eraiki

Daniel Behar irakaslea mintzatu zen argien hirigune elkargoak sortu duen panorama berriaz. esplikatu zuen Frantzia mailan sortu diren XXL neurriko hirigune elkargoek erabat aldatzen dutela orain arteko antolaketa instituzionala: zerbitzuen antolaketa, hiritarrekiko harremana. Bi bide aipatu zituen: distantzia handitu eta departamendu baten itxura ematea, edo eskumenak hartuz herrien blokea berrosatu eta eraikuntza berri bat sortzea. «Iruditzen zait hemen bien artean zaudetela. Historikoki, departamenduaren aldarrikapenetik zatozte, baina orain herrien bloke hori berrosatzen ari zarete. Funtsean, estatus bereziko kolektibitatea baduzu, eraiki behar duzu». Estatuari instituzioa eskatzen aritu ordez, dagoena garatzeko gomendatu zion Batera plataformari.

Publikotik, hiru gomendio eman zituen Alain Faurek ere. Lehena, hauteskundeetan ongi desberdintzea nor joanen den elkargora eta nor herriko etxera. «Bi rol desberdinak dira». Haren iritziz, Ipar Euskal Herri mailako politika egin nahi dutenak elkargora bideratu behar dira, eta udalerri mailakoa egin nahi dutenak, herrira. Bestetik, Euskal Herriko Garapen Kontseiluan indarrez parte hartzeko deia egin zuen, herritarrek instituzioarengan duten eragina handitzeko. Azkenik, abisu emaile rola hartzea gomendatu zion Batera plataformari: «zuentzat garrantzitsuak diren gaiak hartu behar dituzue, eta gizartean mahaigaineratu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuan. ©JUANCARLOS HIDALGO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ez blokeatzeko eskatu die PSOEk bazkideei

Xabier Martin

EAJko Aitor Estebanek uste du orain arte adostutako zuzenketak egun indarrean dagoen legea hobetzen dutela. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak, berriz, ohartarazi du Espainiako Gobernuak «hitzemandakoa» bete beharko duela koalizioaren babesa jaso nahi badu Herritarren Segurtasun Legearen erreformarako.

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Berria

Etzi bozkatuko dute proposamena parlamentuan. Alzorrizek esan du ez dela gaiaz «hitz egiteko garaia»
Odon Elorza, 2021eko urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa

Jon O. Urain

Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.

Onintze Oleaga eta Unai Urruzuno, otsailaren 11ko topaketa aurkezten. ©/ EH Bildu

EH Bilduk jardunaldi munizipalistak egingo ditu otsailaren 11n

Jon O. Urain

Bost erronkaren inguruan ariko dira, eta indar subiranistak saio horrekin abiatuko du udal hauteskundeetako kanpaina.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...