Albistea entzun

Xuti Gazte Ipar Euskal Herriko dinamika berria abiatu da

Gazteen mugimendu abertzale eta ezkertiar berria aurkeztu dute Uztaritzen. «Gero hobe baten alde» borrokatzera deitu dituzte gazteak
Xuti Gazte dinamika aurkeztu dute atzo Uztaritzen (Lapurdi).
Xuti Gazte dinamika aurkeztu dute atzo Uztaritzen (Lapurdi). GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2022ko martxoak 13 - Uztaritze

«Azken boladan ikusi dugu hutsunea bazela Ipar Euskal Herrian militatzeko orduan ikuspuntu ezkertiar eta abertzale batetik», erran du Aiala Urteaga Telleriak. Gabezia horrek akuilatu ditu Ipar Euskal Herriko hogei gazte «dinamika» berri baten bultzatzeko, zeinak mugimendu abertzalearen «lekukoa» hartu nahi baitu: Xuti Gazte. Erran dute sekula baino gazte ezkertiar eta abertzale gehiago izateko garaia dela; «gazte borrokari bultzada bat emateko», «herriaren alde», hots.

Ipar Euskal Herriko errealitateak «pairatzen» dituen «problematikei aitzi egiteko antolatzen hasi dira beren burua. Haietako batzuk zerrendatu ditu Elaia Borda Uhaldek: «Etxebizitza, prekaritatea, ikasketak kanpoan egin beharra, euskarak dituen hainbat traba, bortizkeria matxista...».

«Gabezia horri erantzuteko, Xuti Gazte iniziatibak «ahal bezainbat» gazte elkartu nahi ditu, «Ipar Euskal Herriko gazteriari bultzada eman diezaion», erran du Urteaga Telleriak; «herriko elkarteetan, gazte asanbladan edo beste mugimenduetan» egiten dutenaren «osagarri».

Kontra egiteko, alde aritu

Fronteak zein diren erakutsi baldin badute, argitu dute ere zeren alde bideratuko duten taldearen indarra: «Askatasunaren aldeko borroka izanen da gurea. Gure kultura eta hizkuntza biziberritu ahal izateko, ama lurra zaintzeko, feminismotik zapalkuntzak iraultzeko, sektore prekarioenen bizi baldintzak hobetzeko, arrazakeriarekin eta migrazio politika hiltzaileekin bukatzeko...». Euskal Herriarentzat burujabetza nahi dutela ere aldarrikatu dute. Indibidualizazioaren garaiaren kontra zentzuan, «talde izaera» goretsi dute.

Preseski, ahal bezain mugimendu zabala izateko, haiena arras «irekia» eta «zabala» dela azpimarratu dute, eta tokian tokiko errealitate ezberdinei egokituko zaizkiela, araberako erantzunak emateko. Urteaga Telleriak argi utzi du mugimenduaren baloreak «zabalak» direla, eta «gaiak landu ahala» egokituko dela: «Politikoki ez gara kokatzen erreferente baten gazteria bezala, gure dinamikak zabala eta askea behar du, eta bere erreferentzialtasun propioa. Oraindik dena eraikitzekoa da!». Lehen urrats gisa, haien lehen ekintza «umilaren» berri eman dute: Korrika bukatu aitzin haien burua aurkeztuko dute toki ezberdinetan, eta Korrikaren helmugan kilometroa erosiko dute dinamikaren izenean. «Adi egon sare sozialetan ondoko egunetan!».

Mugimendu sortu berriaren logotipoa —bi aldeko hirukia— azaldu du Borda Uhaldek: «Marra zuzenek zorroztasuna erakusten dute, eta indarra».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxilotuak

Uxue Rey Gorraiz

Poliziak bost lagun atxilotu zituen atzo, uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin lotuta. Aske dira, baina epaileak deklaratzera deituko ditu. Gorroto delitua egozten diete. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri.

Antonio Caño 2018an, 'El Pais' egunkarik zuzendari zenean. Don Mitxelen albiste faltsua sinistu duenetako bat da. ©Fernando Villar / EFE

Arralderi buruzko txio batek agerian utzi du albiste faltsuen ahalmena

Paulo Ostolaza

Fikziozko herri horretako udalak Miguel Angel Blancoren hiltzailea seme kutun izendatu duela idatzi du Twitterreko Don Mitxel erabiltzaileak. Besteak beste, Daniel Lacalle ekonomialariak eta Antonio Caño El País-eko zuzendari ohiak sinistu eta zabaldu dute mezua.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Torturak erabat baldintzatu du ihes egiteko erabakia»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

1960tik gaur egun arte arrazoi politikoengatik ihesean bizi izan diren euskal herritarren historiak bildu dituzte Doraik eta Pratek 'Bestaldean' liburuan. Nabarmendu dute askotarikoak direla bildutako bizipenak.
Foro Sozialaren agerraldi bat, uztailean. ©Monika del Valle / Foku

Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko proposamena

Iosu Alberdi

Kritikatu du aurreproiektuak biktimen «birbiktimizazioan» sakontzen duela. Moncloari eskatu dio inbestidurako blokearekin akordioak lortzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...