GAKOAK

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Datuen Babeserako eta Eskubide Digitaletarako Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian jasota dago 58. bis artikulu polemikoa. Honako hau dio, hitzez hitz:

Datu bilketa. «Interes orokorrak babestuta egongo da alderdi politikoek hauteskunde jardueren barruan pertsonen inguruan datu pertsonalak biltzea, baldin eta berme nahikoak ematen badira».

Helburua. «Alderdi politikoek, koalizioek eta hauteskunde taldeek webguneetatik eta bestelako iturri publikoetatik lortutako datu pertsonalak erabili ahal izango dituzte jarduera politikoak burutzeko hauteskunde garaian».

Propaganda. «Ez da jarduera edo komunikazio komertzial gisa hartuko hauteskunde propaganda bide elektronikoetatik edo mezularitza sistemetatik bidaltzea, ez eta hauteskunde propaganda sare sozialetan edo antzeko medioetan kontratatzea ere».

Izaera. «Aurretik aipatutako jardueren hauteskunde izaera modu argian identifikatuta egongo da».

Aurka egiteko eskubidea. «Hartzaileari aurka egiteko eskubidea emango zaio, modu erraz eta doako batean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.