Agus Hernan. Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea

«Hegoaldeko alderdi politikoek bide orri bat adosteko saioa egingo dugu»

Iaz izaera iraunkorra hartu zuenetik, Foro Soziala dinamika garrantzitsu batean sartua da. Biktimak, presoak eta ETAren «desmobilizazioa» ditu ardatz 2018rako, Hernanek dioenez.

enekoitz esnaola
Bilbo
2017ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Urteko azkeneko egunak berez jai hartu arren, lan batzuetan aritu da Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea (Irun, Gipuzkoa, 1962), eragileekin bilera batzuk egiten, etaBERRIAri elkarrizketa bat ematen.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak esan du Parisek ez duela presoen gaian pausorik eman urriko bileratik. Harritu al zaitu?

Foro Sozial Iraunkorrak ere badu kezka. Nahiko genuke gehiengo parlamentario eta sozialengatik pauso handiagoak baleude, baina elkarrizketa prozesuak ulertu egin behar dira. Errealistak gara, eta uste dugu ezin direla aurrerapen ikusgarriak espero.

Ipar Euskal Herriak dinamika propioa du presoen alorrean ere. Foro Sozial Iraunkorrekokideetako bat da Bake Bidea.

Bai, eta Bake Bidea da dinamika horren kudeatzaileetakoa. Hego Euskal Herrian ere dinamika propioa dago, eta horretan ari da Foro Soziala, proposamenak eta erraztaile lanak eginez. Balio handia du Iparraldeko metodoak, hirukoa deitzen dugunak: bertako gizarte zibila eta instituzio publikoak eta EPPK elkarrekin ari dira lanean. Armagabetzean beste hiruko mota bat egon zen —euskal gizartea, nazioartea eta ETA—, arrakastatsua. Lankidetza eredu horren alde gaude presoen arloan ere, bere ezaugarriekin. Iparraldeko kasuan, gainera, osagai kualitatibo garrantzitsua da Frantziako Justizia Ministerioarekin esparru bat ireki izana.

Aldebikotasuna al da hori?

Bai. Bi aldeek aitortu dute esparru ofiziala sortu izana. Gatazkaren ondorioetako arazo zehatz batzuei konponbidea emateaz ari dira hizketan. Oso faktore inportantea dago: ministerioaren mintzaideetako bat Euskal Elkargoko lehendakaria bera da [Jean Rene Etxegarai], Euskal Herriko lehendakarietako bat, eta hori paradigma aldaketa bat da. Eta, beste alde batetik begiratu nahi bada, Frantziako Errepublikaren ordezkari bat da hura. Horrek guztiak erraztu egiten ditu gauzak Justizia Ministerioarentzat. Baina emaitza jakinak behar dira, esparrua eraginkorra izateko.

Frantziak ETAren armagabetzean «inplikazio tazitua» izan zuela esana du Mixel Berhokoirigoin bakegileak. Presoen auzian ageriagoa al da Parisen jarrera?

Armagabetzea egin zen moduan egiteak aukera bat ireki du ofizialtasun bat emateko presoez aritzeko esparruari. Armagabetzean emaitza oso argia izan zen —Baionako prokuradoreak txostena jaso, Polizia kokalekuetara joan, gobernuaren adierazpena egun berean...—. Presoenean oraindik ez ditugu halako emaitzak.

Urrun al da Iparraldeko lankidetza mota horretatik Hegoaldea?

Bakoitzak bere papera du. Hegoaldean ere garrantzitsuena da denok norabide berean ari garela arraun egiten. Nahiko genuke, jakina, bi lehendakariek lideratutako Hego Euskal Herriko ordezkaritza bat izatea Madrilekin hitz egiteko. Baina garrantzitsuagoa da konponbide prozesu bat urratzea; hau da, emaitza bera. Hori bai, guk uste dugu horretan denean Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko lehendakariek paper erabakigarri bat izan behar dutela. Iaz Foro Sozialari izaera iraunkorra ematean, garbi genuen jada ez zela izango eskema klasikoko prozesu negoziatzaile bat [ETA-estatuak], eta gatazkaren ondorioak, behintzat, beste modu batean konpondu beharko direla.

Zer ari zarete mamitzen?

Alderdi politikoek bide orri bat adosteko saioa egingo dugu.

Zein izan daiteke bide orrihorren ekinbide zehatz bat?

Lanean ari gara urtarrilean bertan pauso batzuk emateko. Oraingoz, ezin dugu gehiago esan.

Orain dela aste batzuk zenioten Hegoaldean ere konfiantza sortzen ari dela eragileen artean.

Iparraldean, Baionako Adierazpena 2014an sinatu zuten, baina bi urte lehenago egin zutenI. Bake Foruma, eta geroztik lanketa prozesu batean egon ziren. Konfiantza eraiki zuten, eta horren ondorioa da gertatzen ari dena; bakegintzan, Luhusokoaren ondotik ikusi zen garbi, armagabetzean. Hego Euskal Herrian orain ari gara konfiantza eraikitzen. Lanean ari gara bi gobernuekin, alderdiekin, sindikatuekin eta beste eragile batzuekin. Adibidez, Gabon aurretik alderdiekin erritmo azkarrean aritu gara. Iparraldean presoak dituzte lehentasun. Hegoaldean preso, iheslari eta deportatuen eta biktimen arloa modu paraleloan eraman nahi ditu foroak. Errei bateko pausoak bestekoa lagunduko du. Ahal den akordiorik osoena lortu nahi da.

Jonan Fernandezek, bere adierazpen batzuekin, zalantzan jarri al du Ipar Euskal Herria-Paris bideak eman dezakeena?

Foro Sozialak ez du egiten ordezkari instituzionalen eta politikoen adierazpenei buruzko aipamenik; guk adostasun puntuak bilatzen ditugu beti. Dena dela, egia da Jonan Fernandezen azkeneko adierazpen batzuek sorpresa eragin dutela foroko erakunde eta sindikatu batzuen artean. Guk balioa ematen diogu Justizia Ministerioak eta Bakegileek sortutako esparruari. Bakegileak ez dira soilik gizarte zibileko kideak; ordezkaritzaren buru Etxegarai dago, Euskal Elkargoko lehendakaria, eta taldean gaur egun 50en bat lagun daude: hautetsiak, elkarteetako ordezkariak, sindikatuak, Bake Bidea, Luhusokoak...

Armagabetze garaian azalduziren Jaurlaritzaren eta Bakegileen artean desadostasunak.

Bai, jakinak dira horiek, baina Hegoaldeko eragile gehien-gehienek ontzat jo zuten ETAren desarmatzea, sinesgarri. Hemeninork ez du zalantzan jarri. Orduan sortutako uholde positiboarekin geratu da Foro Soziala, eta orain beste egoera batean gaude.

Fokua, batik bat, Ipar Euskal Herrian eta Parisen al dago jarria?

Hegoaldeko eragileak arreta handiz segitzen ari dira. Hori ondo ateratzen baldin bada, ondorioak izango ditu Madrilen jarreran.

Desarmatzean izan zuen.

Bai, eta presoenean ere izango du. Espainiako Gobernuak oso ongi daki zer ari den gertatzen Ipar Euskal Herria-Justizia Ministerioa esparruan. Gainera, ETA desmobilizatzen bada, egoera berria sortuko da, eta eragile guzti-guztiak ari dira prestatzen horretara egokitzeko; horien artean, Madrilgo gobernua bera. PP barruan jarrera desberdinak ageri dirajendaurrean, eta horrek esan nahi du eztabaida daukatela barruan.

ETAren desmobilizazioa aipatu duzu. Asko hitz egiten da gaiaz.

Guretzat oso garrantzitsua izango da ETAk erabakiaz zer esango duen eta nola egingo duen.

Desmobilizazioa hitza zehatza eta argia al da, foroaren iritziz?

Nazio Batuen Erakundeak DDR parametroetan definitutako modukoa izan behar du: behin betikoa, egitura militar guztiak desegin behar dira, argi geratu behar da zein den emaitza, eta horrek segurtasuna eman behar dio gizarteari. ETAren armagabetze prozesua gisa horretakoa izan da.

Nola egiaztatzen da horrelako erakunde baten bukaera?

Foro Sozialak oraindik ez daki nola egiazta daitekeen ETAren desmobilizazio prozesua. Agian, nazioarteko komunitatearen bitartez. 2011n Aieteko konferentzian egondako kide batzuek hurbiletik jarraitzen dute prozesua.

Zer giro nabari duzue eragileen artean ETAren amaieraz?

Gure ustez, badago borondate politiko bat ondo egin dadin.

Foro Sozialak dio estatuek ez ezik ETAk ere iraganaren azterketa kritikoa egin behar duela.

Prozesu honetan azterketa kritikoa, eraikitzailea eta partekatua lortu behar da. Duela aste batzuk Parisko epaiketa batean Nerin poliziaren inguruan ETAk egindako adierazpena norabide honetan eginiko urrats baten moduan hartzen dugu. Bizikidetza eraikitzeko eta adiskidetze prozesu batean sartzeko, garrantzitsua da giza eskubideak urratu dituzten eragileen aldetik horrelako pausoak ematea. Gobernuak giza eskubideen urraketen erantzule izan dira; baita, jakina, ETA ere.

Zer beste faktore izan daitezke garrantzitsu bake prozesuan?

EPPK-ko kideek urratsak egitea. Uztailean jakinarazi zituzteneztabaidaren ondorioak, eta ari dira legedia jarraitzeko pausoak ematen, modu indibidualean.

Zertan?

Aurreneko urrats gisa, euren txosten juridikoa aztertzen ari dira, abokatuekin. Hala iragarri zuten barne eztabaidaren ondorioen txostenean. Entzun duguna da ez dela prozesu erraza: txostena eskatu, jaso, aztertu... Kolektiboan ia kide den-denak lehen graduan dauzkate, baina gradu aldaketa eskatu eta gauzatzerako denbora bat behar da, espetxezuzendaritza bakoitzak bere erritmoa baitu. EPPKren prozesua martxan da, baina oraindik ezin da erradiografia bat egin.

Foro Sozialak ba al dauka harremanik EPPKrekin?

Bake Bidearekin batera bilera bat eskatu dugu Frantziako Estatuan diren EPPK-ko mintzaideekin, eta Espainiako Estatuan ere bai. Espero dugu egitea. Max Brisson, Vincent Bru eta Jose Bove abenduaren 7an Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre EPPK-ko mintzaideekin bildu ziren Reau kartzelan, eta hori ere bada urrats bat konfiantza eraikitzeko. Gainera, esan dutenez, ez ziren soilik presoen arloaz mintzatu, biktimen kontuaz ere hitz egin zutelako.

2017a «desblokeoaren» urtetzat jo duzue. 2018. urtea nolakoa izatea aurreikusten duzue?

Biktimen arloan alderdi politikoek ondorioak adostea nahikogenuke; euskal presoenean, konfiantza eremutik bide orri batdefinitzen hastera pasatzea; eta, ETAri dagokionez, desmobilizazioa. Hiru ardatz horiek ditugu, eta Espainian aldeko iritzi ildo bat sortzea. 2018. urteak garrantzitsua izan behar du gatazkaren ondorioen konponbidean, 2019an hauteskunde ziklo batean sartuko delako Hego Euskal Herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.