Albistea entzun

Disney Plus, katalanez

Katalanera bikoiztutako 25 lan ikus daitezke 'streaming' plataforma horretan. Azken bi asteetan jarri dituzte zerbitzuan 25 film horietatik 21
<em>Onward</em> animaziozko filma (2020) katalanez ikus daiteke Disney Plus plataforman.
Onward animaziozko filma (2020) katalanez ikus daiteke Disney Plus plataforman. PIXAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko ekainak 20

Ez da berehala gertatu, baina Disney Plus plataforman azkeneko urteetan konpainiak estreinatutako film garrantzitsuenetako batzuk katalanez ikus daitezke. 24 film luze eta film labur bat ikus ditzakete plataformaren harpidedunek katalanezko audioarekin.

Azaroan jarri zituen Disney Plusek aurreneko bi lanak katalanez: Frozen 2 eta Espies disfressats. Horraino iritsi aurretik, Plataforma Per La Llenguak 30.000 sinadura baino gehiago bildu zituen, Disneyri eskatzeko katalanera bikoiztuak dauden lanak katalanez jartzeko. Aurreneko filmak jarri eta berehala erreakzionatu zuen Plataforma Per La Llenguak, eta ez zuen ontzat jo hasiera «apal» hura.

Azkeneko bi asteetan egin du jauzia Disney Plusek. Ekaineko lehen egunetan, zortzi film berri jarri zituzten katalanezko audioarekin. Eta egunotan iritsi dira 25eko zerrenda horretako azkenekoak: El Geperut de Notre Dame, Brave: Indomable eta Onward.

Oraindik geratzen dira katalanera bikoiztuta dauden eta zerbitzuan hizkuntza horretan ikusi ezin direnak: Bàsil, el ratolí detectiu eta Malson abans de Nadal, besteak beste.

Plataforma Per La Llenguak pozgarritzat jo du jada 25 film katalanez ikusi ahal izatea: «Denen presioari esker, lortuko dugu Disney Plusek osotasunez katalana sartzea bere zerbitzuan. Baina erne egon behar dugu. Oraindik katalanezko bertsio batzuk gelditzen dira gaineratzeko, diru publikoarekin ordainduak».

Sinadura bilketen eta katalanaren alde lanean ari direnen presioaz gain, gogorarazi behar da Kataluniako Generalitateak iazko maiatzean iragarri zuela Disneyrekin negoziatzen ari zela katalana plataformaren hizkuntzetan sartzeko. Horri gaineratu behar zaio Generalitateko Hizkuntza Politikako Sailak diru laguntza lerro bat sortu zuela plataforma digitaletan edukien bikoizketa eta azpidatziak sustatzeko. Milioi bat euroko saila izan zen iaz. Aurten, berriz, 1.230.000 euro inbertituko ditu Generalitateak plataformetako eta DVD eta Blue Rayko bikoizketan eta azpidatzietan.

Edukirik ez da euskaraz

Disney Plus plataforman ez dago eduki bakar bat ere euskarara bikoiztuta edo azpidatzita. Guraso euskaltzale batzuek Disney Plus Euskaraz taldea sortu zuten iazko azaroan, eta sinadura bilketa bat martxan jarri konpainiari edukiak euskaraz jar ditzala eskatzeko. 6.100 sinadura baino gehiago bildu dituzte hilabeteotan —www.pantailakeuskaraz.eus webgunean aurki daiteke sinadura bilketa—.

Alex Aginagalde Disney Plus Euskaraz taldeko bozeramaileak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean otsailaren 10ean. Orduko hartan, EAJko legebiltzarkide Mikel Arruabarrenak esan zuen Eusko Jaurlaritzak hainbat saiakera egin dituela Disneyrekin egoteko. «Beste aldean ez dago interesik», esan zuen.

BERRIAk jakin duenez, duela urte batzuk bikoizketaren munduko profesional batek eta Espainiako Disneyk zenbait bilera egin zituzten, eta konpainia prest zegoen filmak euskarara bikoizteko hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmenaren kontratua Eusko Jaurlaritzara iritsi zen, baina ez zuen aukera hura baliatu.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Umearen izen berria oraindik ez dute zabalduko. / ©BERRIA

'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko

Isabel Jaurena

Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izena» sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.