Gazte aterpetxeak pribatizatu nahi dituztela salatu dute

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Donostiako Ulia eta Ondarreta-La Sirena udal gazte aterpetxeen kudeaketa «pribatizatzeko arriskuan» dagoela ohartarazi dute bi aterpetxe horietako langileek. Ohar batean, kudeaketa publikoaren defentsa egin dute, «zuzeneko kudeaketaren bidez lortu baita Donostiako Udalak bere sailen bitartez (Gazteria, Kultura,Ingurumena...) azken 30 urteetan landu dituen giza balioak munduko bazter guztietatik aterpetxeetara hurbildutako gazteen artean oihartzunaizatea».

«Lan eta esfortzu hori guztia enpresa pribatuaren esku geratuko litzateke kudeaketa azpikontratatuz gero», langileek erantsi dutenez, eta gogorarazi dute aterpetxe horiek 700.000 euroko diru sarrerak izan zituztela iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.