Roldan Jimeno izango da NUPeko idazkari nagusia
Roldan Jimeno historialaria izango da NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia. Maiatz hasieran Ramon Gonzalok irabazi zituen errektore izateko bozak, eta haren lantaldea osatuko dutenak aurkeztu zituzten atzo. Hauek izango dira besteak: Francisco Javier Arregi izango da Ikerketako errektoreordea; Ines Olaizola Irakasleen Gaietakoa; Cristina Baiona Ikasleen Gaietakoa, Enplegukoa eta Ekintzailetzakoa; Martin Larraza Ekonomiakoa, Plangintzakoa eta Estrategiakoa; Edurne Barrenetxea Garapen Digitalekoa; Begoña Perez Proiekziokoa, Kulturakoa eta Dibulgaziokoa; Inmaculada Farran Irakaskuntzakoa; eta Jorge Elso Nazioartekotzekoa eta Lankidetzakoa. Joaquin Romero izango da kudeatzailea.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.