Jean Claude Iriart. Baionako oposizioko hautetsia

«Fini da Hautetsien Kontseiluaren garaia»

Euskal kulturaren aldeko herrien arteko sindikatuko buru da Iriart hautetsi denez geroztik. Kontseilu Orokorrarentzat misio lanen egiten segitzen du hautetsi karguez bestalde.
BOB EDME

Iñaki Etxeleku -

2014ko urriak 25

Badu sei hilabete pasa hautetsi dela Baionan Jean Claude Iriart (Baiona, 1962). Kontseilu Orokorrak Baionan duen egoitzako zuzendari izan zen, Hautetsien Kontseiluko zuzendari lehenago, baita ere EEPko buru. Ipar Euskal Herriaren egituratze instituzionala izan du aipagai luzaz Ahoan Bilorik Gabe saioan.

Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarraren proposamena parada bat ote da?

Enetako parada bat da, osoki. Baina horrek esplikazioak ematea merezi luke, zeren debateak baitira, abertzale munduan, baita Bateraren barruan ere. Erran nezake aitzinamendu inportantak izan direla azken urteetan. Adibidez, euskararen arloan, ekonomian... Baina bada puntu bat non ez dugun sekula aitzinamendu izpirik lortu: kolektibitatea. Oraingoz, Iparraldea ez da existitzen instituzionalki. Iduritzen zait hori ezin dela gehiago jasan. Bretainian badituzte departamenduak eta eskualdeak; Alsazian, bi departamendutik eskualde bakar baten egitea aipatzen da; Korsikan, estatus bereziko instituzioa badute... Ipar Katalunia aipatzen delarik, ardura, eremu hori hartzen duen Ekialdeko Pirinioak departamendu bat badela ahanzten dugu. Eta guk, hemen, oraingoz oraino deus ez.

Lurralde kolektibitatea zen galdetzen, ez herri elkargo bakarra.

Pentsatzen dut merezi duela gauzak ontsa barnatzea. Ez dakit diferentzia inportantik baden bien artean. Jokaleku hori ikertzea balio du, ez prefetak proposatzen duelako. Badira urteak nik hori pentsatzen nuela, aterabide gisa. Zerendako orain arte Ipar Euskal Herrian herri elkargo bat irudikatzea ezinezkoa zen? Boterean ziren gehienek ez baitzuten horrelakorik nahi. Nor genuen ACBAn? Grenet, Borotra, Espilondo... Alliot-Marie aipatu gabe; barnealdeko hautetsi gehienak Euskal Herriaren ideiaren kontra... Hori zen genuen egoera. Egoera horretan, nola nahi duzu herriek berek Ipar Euskal Herrian konpetentzia batzuk bateratzen ahal zituztelako ideia aitzinarazi? Iduritzen zait egoera desberdin batean garela.

Uste duzu hiriguneek beren botereak uzteko gogoa dutela?

Hori ikusiko dugu. Orain hautetsiei pausatua zaigun galdea zer da? Ea nahiko dugun eman lehentasuna Iparraldeari. Lehentasuna bada, honek erran nahi du kolektibitatearen alde ziren guziek behar luketela bat egin herri elkargo berri horren sortzeko.

Gaiaren gizartekotze lana egitekoa da oraino.

Ez da egin, baina eginen da. Nik ez dut dudarik. Uste dut debatearen hastapenean garela bakarrik. Beharko da ikusi estatuko erreformak zer ematen duen. Ez baldin bada estatu erreformarik, nekez piztuko da Iparraldean debatea. Aldiz, erreforma horrek lagunduko ditu edo bortxatuko ditu hautetsi guziak debate horretan sartzera. Gero, Batera-k erran du ere ondoko asteetan izanen direla foroak sektore guzietan. Gauzak behar dira hotzean ikertu. Hautetsientzat ere konplikatua da pentsatzea bat-batean pasatuko garela orain ezagutzen dugun egoeratik Iparralde osoko elkargo batetarat. Behar dira ondorioak ongi pisatu eta neurtu.

Lurralde kontratu berriarekin Hautetsi eta Garapen kontseiluek geroa ez dute argi, eta beldurrak badira proiektuen diruztatzeari begira.

Hautetsien Kontseiluaren eta Garapen Kontseiluaren garaia fini da. Hori diot gauzak aski hurbiletik bizi izan ditudalako, eta ez dut dolu izpirik ere horretan engaiaturik profesionalki edo militante gisa, ez baikenuen garai hartan Iparraldea biziarazteko beste aterabiderik. Orain, Hautetsien Kontseiluak berak erraten du gure sistemak mugatzen gaituela, kolektibitate bat behar dugula.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

COVID-19aren jarraipen batzordea, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, atzo Gasteizen. ©JON RODRIGUEZ BILBAO / EFE

Pandemia osoan izan den kopururik handiena zenbatu dute Bizkaian: 402

Olatz Esteban Ezkati

Hego Euskal Herrian 651 positibo izan dira. Hamasei egoiliar eta 36 langile kutsaturik daude Bizkaiko zahar etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ez du baztertzen osasun larrialdia berrezartzea

Nekane Murga Osasun sailburua, atzoko agerraldian. ©Miguel Toña / EFE

Etxeratze agindua, zalantzazko muga

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua izan du hizpide; hau da, herritarrei eskubidea kentzea ordu jakin batetik aurrera kalean ibiltzeko. Adituek ez dute argi horretarako eskumenik ba ote duen.

Emakume bat, elikagaiak kalean saltzen, Quiton, Ekuadorko hiriburuan. ©JOSE JACOME / EFE

Birusari, errenta unibertsala

Cecilia Valdez

Koronabirusaren pandemiak pobrezia hedatu eta desberdinkeria areagotu duela ikusita, Latinoamerikako zenbait herrialdetan oinarrizko errenta unibertsala eta haren gisako neurriak ari dira aztertzen. Errentarentzako dirua nondik bildu, horixe da erronkarik handienetako bat.

«Mikrokonfinamenduak» ezartzearen alde dago Bengoa

Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu ohiak aztarnari falta dagoela azpimarratu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna