Albistea entzun

'Berben lapikoa' elkarrizketa saioa estreinatuko du bihar ETB1ek

Ilaski Serranok zuzendu eta aurkeztuko du, arratsaldero. 'Ahoz aho'-ren tokia beteko du
Ilaski Serranok lau elkarrizketa egingo ditu astegunetako arratsaldeetan, <em>Berben lapikoa</em> saio berrian.
Ilaski Serranok lau elkarrizketa egingo ditu astegunetako arratsaldeetan, Berben lapikoa saio berrian. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2020ko maiatzak 17

Azkeneko asteetan, koronabirusaren krisia iritsi zenetik, ETB1ek artxibotik berreskuratutako txirrindularitza probak eman ditu astegunetako arratsaldeetan. Bihartik aurrera, aldiz, elkarrizketa saio bat izango da ikusgai, 16:00etan: Berben Lapikoa.

Hitzek edo berbek izango dute protagonismoa Ilaski Serrano kazetariak zuzendu eta aurkeztuko duen saio berrian. Lehen pertsonan kontatuta eta aurrez aurre egindako solasaldian, hamaika kontu izango dituzte mintzagai astegunetako arratsaldetan. Lau elkarrizketa emango dituzte atal bakoitzean. Idazle, musikari eta kultur arloko sortzaileak, euskara ekintzaileak, kirolariak, zientzia dibulgatzaileak... Euskal Herriko gizarteko pertsona ezagunak izango dira nagusi, baina tarteka baita kaleko herritarrak ere, denek baitute gauza bat amankomunean: zerbait dute kontatzeko kulturari eta gizarteari euskaraz irekiko dioten leihoan. Elkarrizketa horietan, COVID-19aren gaia ukituko dute behin baino gehiagotan, une hauetan solaskide guztien jardunean eta bizitzan duen eragina kontuan hartuta.

ETBk jakinarazi duenez, «solasaldi lasaian, gertutasunak ematen duen konfiantzan eta lagunarteak sortzen duen askatasunean» egingo ditu elkarrizketak Serranok, Donostiako Tabakaleran prestatu duten gunean.

Aurreneko ataletako elkarrizketatuak honako hauek izango dira: Iker Galartza aktorea, Erika Elizari idazlea, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, Maria Rivero musikaria, Jon Martin bertsolaria eta Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria.

ETBk azaldu duenez, testigantzetan «giza pisua» izango da protagonista; «kontaketaren sakonean dagoen giza arima», alegia.

Programa New Media ekoiztetxeak egingo du. Askotariko saioak ekoitzi ditu enpresa horrek Euskal Telebistarentzat; tartean dira Gure kasa magazina eta aste honetan bertan estreinatu duten Barre librea umore saioa.

'Ahoz aho' amaitu da

Berben lapikoa-ren aurretik, Serrano ETB1eko Ahoz aho saioan aritzen zen. Programa hori ETBko albistegietako lantaldeak ekoizten zuen, Bilboko egoitzan. 2016ko irailaren 12an estreinatu zuten saioa; Serranok batik bat kultur arloko elkarrizketak egiten zituen, eta aktualitate politikoari dagokion partea Amaia Cayerok aurkezten zuen. Kolaboratzaile eta gonbidatu ugari pasatu dira programa horretatik lau urteotan. ETBko iturriek adierazi dute ez duela jarraipenik izango. Haren hutsunea beteko du Berben lapikoa-k.

Ahoz aho-k 2016an Azpimarra programaren lekukotza hartu zuen. Maddalen Iriartek gidatzen zuen Azpimarra, eta EH Bilduko hautagai bilakatu zenean laga zion tokia Ahoz aho-ri.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Niretzat pasio bat da, eta, datorrena datorrela, idazten jarraituko dut»

Olaia L. Garaialde

Osasungintza eta poesia uztartu ditu Azkargortak 'Eripoemia' poesia bilduman; besteak beste, heriotzaz eta denboraren joanaz idatzi du: «Gorputzaren kanpoko aldetik barrurako bidaia egin nahi nuen».
Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratze botanikoa. 2,5 hektarea ditu lorategiak, eta itsasotik 50 metroko altuera duen Erromardiko hondartzaren itsaslabarrean dago. ©JON URBE / FOKU

Naturarekin zuzenean batzeko aukera

Ane Markina Auzmendi

Udan hamaika plan egin daitezke, eta horietako bat Euskal Herriko lorategi botanikoak bisitatu eta ezagutzea izan daiteke.

Udaletxe azpiko arkua herriko sarrera nagusia zen Erdi Aroan. ©JON URBE / FOKU

Kaxkoaren ondarea

Olatz Esteban Ezkati

Hernaniko erdigunea paseo atsegina da Erdi Aroaren zaleentzat. Eraikin esanguratsuak eta historiaz beteriko kaleak topa daitezke han
Mikel Gurrearen <em>Heltzear</em> laburreko irudi bat. ©IRUSOIN

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna