Albistea entzun

Eusko Legebiltzarra. Euneiz. Jon Diaz Egurbide. EHUko irakaslea

«Pribatizatzea segregazioaren aldeko hautua egitea da»

Diaz Egurbideren esanetan, lan merkatuaren arabera hartzen dira hezkuntzaren inguruko erabakiak, eta, horren ondorioz, unibertsitate pribatuak lekua kentzen ari zaizkio publikoari.
JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2021eko azaroak 12

Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioen eskutik, Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburua plazaratu du EHUko ikerlari talde batek. Liburuan, botere guneetan daudenen unibertsitate ikasketei buruzko azterketa bat egin dute, eta arloz arlo dituen ondorioekin josi. Egun, Hego Euskal Herriko ikasleen %67,3 unibertsitate publikoetan matrikulatuta daude, baina, elitean, %56,4 dira halakoetan ikasitakoak. Hala, gaiaren inguruko «eztabaida sortzeko» asmoz argitaratu dute liburua, Jon Diaz Egurbide (Beasain, Gipuzkoa, 1973) zuzendariaren hitzetan, eta agerian uzteko non dauden unibertsitate publikoaren «zirrikituak eta hutsuneak».

Ikerketaren emaitzei erreparatu aurretik, zer ulertu behar dugu eliteez mintzo garenean?

Batzuetan uste da elitea goi mailako agintariak direla, eta kito. Sistema honetan, baina, elitea askoz zabalagoa da. Guk ulertzen dugu eliteko kideak goi mailako lanpostuak eta boterea dituztenak direla, gizartea euren erabakiekin baldintzatzeko aukera dutenak. 4.000 lagun atera zaizkigu, baina hainbat alor ezin izan ditugulako arakatu; adibidez, bankariak eta lobbyak. Izenak ez ditugu jakinarazi, baina horiekin argi ikusten da nola gauzatzen diren enpresen eta politikarien arteko harreman sareak.

Aipatzen dituzuen ondorio nagusietako bat da unibertsitate pribatua publikoaren lekua hartzen ari dela.

Duela hamar urte, Hego Euskal Herriko lau ikasletik bat zihoan unibertsitate pribaturen batera; gaur egun, hirutik bat. Europan, hirugarren herrialdea ginateke sistemarik pribatizatuenen artean. Nafarroan, gainera, are handiagoa da kopurua, ikasle gehienak baitaude sare pribatuan; ikasketa batzuk pribatuan bakarrik egin ditzakezu.

Hezkuntza pribatua aberastasun gisa uler daiteke, baina ez gaitezen engaina: hezkuntza pribatizatzea segregazioaren aldeko hautua egitea da. Hezkuntza negozio bat da, eta hura botereari esker mantentzen da.

Laster, beste unibertsitate pribatu bat gehituko da zerrendara: Euneiz.

Euneiz sortuko denean, beste salto txiki bat egingo da. Halakoetan, baina, zera jartzen da zalantzan, egitura pribatu batek bat-batean unibertsitate bat sortzeko gaitasuna izatea. Mondragon Unibertsitatea urteetan egon zen baldintzak bete gabe. Bide eman zitzaion horiek lortzeko. Bistan da laguntza emanez gero lortuko dituela bere helburuak.

Nafarroako eta Deustuko unibertsitateetako ikasle ohiak neurriz gain ordezkatuta daude eliteetan; hala nola Nafarroako parlamentarien erdiek baino gehiagok ikasi dute NUn, eta Eusko Legebiltzarreko kideen herenek, Deustun. Unibertsitate pribatuek eragin zuzena dute eliteek goi karguei eustearekin?

Kapital kulturalari dagokionez, unibertsitateak izugarrizko garrantzia hartzen du lan mundura salto egitean. Harremanak unibertsitatean garatzen dira. Duela hamar urte, bagenekien Deustuko Unibertsitatearen datuak itzelak izango zirela; sumatzen genuen. Harritu gaituena UNren indarra izan da, baita EAEn ere. Horietatik igarotakoak ia EHUn eta NUPen ikasitakoen parean azaltzen zaizkigu instituzioetan, nahiz eta ikasle askoz gutxiago izan. Horrek adierazten du instituzioak ez direla gizartearen isla.

Unibertsitateetan eratutako botere harremanak mantendu egiten dira. Eliteko kideak erruz daude instituzioetako postuetan, eta gainerakoek ezin dute aurrera egin. Ikusten da meritokraziarik ez dagoela herri honetan.

Zer-nolako pausoak eman beharko lituzke administrazio publikoak egoera iraultzeko?

Erantzuna aurrekontuetan dago, unibertsitate publikoa indartzean. Diru banaketa egitean. Baina ez da egiten unibertsitate publikoaren alde. Merkatuaren arabera hartzen dira erabakiak, eta merkaturatze hori indartzen duen faktorea da pribatizazioarena. Herri honek dituen ikerketa gunerik garrantzitsuenak pribatuak dira. Parte hartze publikodunak, baina pribatuak. Erakunde horietara eraman da unibertsitateak jaso beharko lukeen dirua. Gainera, unibertsitate publikoen talentuarekin elikatzen dira. Eusko Jaurlaritzak etekinak lortzen ditu egitura pribatuak bultzatuta. Unibertsitate publikoa ez da lehentasun bat.

Halere, diru gehiago sartzeak aldatuko du unibertsitatea? Ez, neurri batean unibertsitateak ateratako etekin horiek ez direlako izango gizartearen onerako; esku pribatuetan geratzen dira.

Horrek guztiak non uzten du euskara?

Eskubideen sailkapenean, herri honen hizkuntza eskubideak azkenak dira. Euskal akademiak dituen esparru bakarrak UEU eta bizpahiru aldizkari txiki dira, baina ateratako ikerketek ez dute balio meritu moduan. Unibertsitate espainola garenez, baldintzak ez ditugu guk ipintzen. Zer gertatzen da? Euskaraz ikertzeak ez duela merezi ibilbide akademiko bat egiteko. Mezu hori sakon txertatu da unibertsitate barruan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasungintza publikoaren alde Bilbon egin duten manifestazioa, gaur. ©Aritz Loiola / Foku

Milaka lagun mobilizatu dira osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Paulo Ostolaza

ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzak bizi duen egoera «jasangaitza» salatu dute. Neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Bartzelonako ikastetxe bateko ikasleak gelan, artxiboko irudi batean. ©QUIQUE GARCIA / EFE

Nola ondu hezkuntza lege bat

Irati Urdalleta Lete

Katalunian, adostasun zabal batekin onartutako hezkuntza akordioa eta legea dituzte. Eztabaidarik ez zen falta izan: itunpeko eskolen ingurukoa, autonomiarena... Adostasun osoa puntu bakar batean izan zuten: katalanezko murgiltze ereduan.

 ©BERRIA

OSASUN SISTEMAREN ATE NAGUSIAN, EZINEAN

Arantxa Iraola

Egiturazko gabeziak larriagotzea eragin du COVID-19ak lehen mailako arretan; izurria kudeatzeko hartu diren neurriek ere trabaz bete dute osasun sistemara heltzeko bidea. Osakidetzako langileek deituta, protestak egingo dira gaur.

Rafa Rotaetxe Altzako osasun zentroko atarian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Zentroetara etortzeari utzi dio jende askok»

Arantxa Iraola

Rafa Rotaetxe. 1989tik ari da Altzako osasun zentroan, familia mediku. Izurriak lan zama handia ekarri duela esan du, eta baliabideen urriak eta neurri egokien faltak bidea zailtzen dutela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.