Manifestaziorako deia egin dute Izar eta Sara Majarenasen alde, irailaren 8rako

Olatz Enzunza Mallona.
Donostia
2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Emakumeek «libre eta beldurrik gabe» bizi nahi dutelako deitu du manifestaziora Izar eta Sara Majarenasen aldeko babes egitasmoak irailaren 8rako, Izarren erasotzailearen aurkako epaiketa baino bi egun lehenagorako. Bizi nahi dut lelopean, Donostiako Bulebarretik abiatuko da martxa (13:30), eta parte hartzeko deia egin zuten atzo, Emakumeen Etxean egin zuten prentsaurrekoan.

Piccasenteko epaileak Izar eta Sararen erasotzailea aske utzi zuenetik, ama-alabak «beldurrez eta mehatxupean» bizi direla salatu du babes egitasmoak. Are, Sara «erasoa jasandakoa ez baizik erasotzailea balitz moduan» hartua izan dela esan dute.

Sara Majarenasen alaba Izarren erasotzailearen aurkako epaiketa irailaren 10ean hasiko da, Valentziako probintzia auzitegian (Herrialde Katalanak). Egungo justizia sisteman «egiturazko aldaketak» egin behar direla ere esan dute babes egitasmoko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.