jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Isiltasuna

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
ETAk aspaldi utzi zuen bere jardun armatua. ETA desegiteak, jakina, ez du esan nahi ez bakea lortu denik, ez gatazka bukatu denik, ez eta gatazkak ondorioak izaten jarraitzen ez duenik. Kontua da ETA bukatu eta gero dena posible izango zela ziotenak, demokraten eta biolentoen arteko marra gorriak jartzen dituztenak, adierazpenetan epaile lanak egiten aritu direnak... isilik geratzen direla zuzenean edo zeharka gatazkari lotuta dauden edo gatazkari lotzen dizkioten hainbat erabakiren eta gertaeraren aurrean.

Izan ere, egunotan, esaterako, adierazpenetan berehala salatu dituzte Donostian ETAko bost biktimaren oroigarrien kontra egindako erasoak edota zenbait presori egindako ongietorriak.

Isiltasuna ozena eta adierazgarria da, berriz, beste hainbat kasutan. Horietan guztietan isiltasuna zuritzen dute gehiegikeriak gatazkaren testuinguruan jarriz eta etsaitasun edo aurkakotasun politikoari lehentasuna emanez, giza eskubideen errespetuaren gainetik. Isiltasuna ozena eta adierazgarria da Altsasuko hiru gaztek espetxean mila egun bete dituzten egunean; Josu Urrutikoetxearen osasunaren zaintzak zaintzatik baino gehiago utzikeriatik duela jakin den egunetan; ertzainek foamezko pilota batekin masailezurra puskatu zioten neska bati isuna jarri diotela jakin den egunetan... luzea da zerrenda.

Hitzak aukeratzen dituzte, isiltasunak ere bai. Hitzek definitzen dituzte, isiltasunek ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.