Etorkizuna, ezkerretik

2022ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Duela pare bat hilabete, gipuzkoar lagun sortarekin batera mendian egun polita igaro genuen. Garai bateko kideak, aspaldian ikusi gabeak, Txirritarenbertsoak dioen bezala, bisita egitera etorri ziren.

Gosaltzeko garaian —espero bezala— tertulia nahiko aberatsa landu genuen. Uste gabean kuadrillako batekgaldera hau luzatu zidan:«Josu, gaur euskaldunak nola bizi garen definitu beharko bazenu, zer esango zenuke?». Galdera, galdera da, ez nuen uste inork horrelako galderarik egingo zuenik, baina horrelakoak dira lagunak. Serio samar jarri nintzen eta denak nik zer esango nuen zain, hau nik emandako erantzuna: «Ba, parentesi batean bizi garela, itsasadarraren babesean».

Nik uste metafora egokia dela, euskal gizartea osatzen dugunon bizitza agertzeko. Denok dakigu ezin dugula orain bizi garenbezala luze iraun, baina orain arte ez dugubide egokirik aurkitu, eta behin eta berriro gaude egoera aldatuko duen zerbait gertatu zain.

Egia da, noizbehinka entzuten da, batzuk handik eta besteak ez dakit nondik, irtenbide berriak edo antzeko zerbait jorratzeko prest daudenak. Aukerak ere eskaintzen dituzte, bide berriak izan daitezkeen azalpen txukunekin, baina nik uste beste bideak jorratu beharko ditugula, zerbait mamitzeko.

Ekarpen aberatsak izan, ala ez hainbeste, ni ez nago aurka, beti da mesedegarri norberak bainogehiago dakitenek oraindik jorratzeko dagoen bide luzean argi pixka bat jartzea. Eskerrak horrelako jakintsuei, bestela nola arraio konponduko ginen, nola? Dena dela, nik —gaizto samarra naizenez—horrelako mezulariei, kantore bakarlarien usaina ere sumatzen diet. Agertzen direnean aholkuak emateko izaten da, eta bere hausnarketa pertsonalak argitara emateko.

Onartu beharra dago —hau ez baita berria—, betidanik ezagutu ditugu abesbatzan baino bakarka erosoago kantatzen dutenak. Ez dute ez batuta, ez abeslari taldearen laguntza gogoko bere ahots ederrak eskaintzeko. Hala ere, ongi etorriak eztabaidara, eta luzerako izan dadila.

Zalantzarik ez dago, gai potoloa da, batzuek pozik entzuten dutenak, jakina, beste batzuei belarriko mina ematen dien neurri berean. Beharbada horregatik,egun indarrean dagoen espainiar gobernuaren azken boladako urratsakez dituzte hausnartzen, ez gogoratzen, itxuraz ez dakarte ezer berririk, baina egia beste bat da. Nork ez ditu aztertu ba,duela aste batzuk espainiarren presidenteak Saharari buruz esan eta egindakoak?

Bide honetan sakontzeko asmoz, txosten bat osoa idazteko gogoak sortzen zaizkit, dena dela eta lerroburuari jarraituz, egia da horrelako erabakiak, inguruan ditugun ustezko adiskideak neurtzenlaguntzen gaituela. Bada zerbait, baina Estatutik Estatura, sistema ekonomiko eta politiko batetik bestera, nazio eta etnia gutxiengoen arazoek, modu desberdinak hartzen dituzte. Eta egia da, nazio-arazo bera, ez da arazo berdina lurralde ezberdinetan. Gai honi buruz, asko dakiena, BeñatHach Embarek jauna da. Nik galdera berari luzatzea gomendatuko nuke.

Gaur, eta aspaldidanik bizi dugun egoerak esaten diguna da erakunde estatal bat dugula, eta nazio bat baino gehiago haren barruan —gu tartean—, desberdinak euren artean. Aurrera begira gaudenez, zer izan daiteke hoberena: askatzea, beraz nazio bakoitzak bere erakunde estatal berjabea burutzea? Estatu berean jarraitzea, federazio edo konfederazio gisa? Hori da aurrean ditugun arazoen artean koxka nagusia.

Beharbada horregatik, helburu zehatzak argi jakinarazi eta hauek ongi ezagutaraztea derrigorrezkoa da. Nazioen autodeterminazioaz, elkarte nazional arrotzetatik, Estatu gisa askatzeko eskubidea ulertzen baita. Estatu nazional burujabeen sortzea ulertzen da. Eta jakinik Estatu espainolean demokrazia ahul bezainargala dutela nagusi, eman beharreko urratsak ongi neurtu beharrean gaude, aurrera egin nahi badugu.

Egitasmo borobil eta iraultzaile ortodoxoak ez daude gure esku. Aspaldi ikasi genuenalderdi negatibo gabeko etorkizunik eskaintzeak ez duela ezertarako balio. Horrelakoak teorian bakarrik ikustea hobe.

Gu urrutitik, oso urrutitik gaurdaino heldutakoak gara, eta denboran zehar, gauza asko irakurri eta ikasi ditugu, horregatik ez dugu inoiz ideala eta posiblea dena bateratu behar. Hortik etorri zaizkio ezkerrari hanka sartzeak, utopia eta utopiaren eginkizunak helburuekin nahastea.

Horrelakoak egin ditugu —eta ez behin bakarrik—, eta, nire ustez, utopiari begiratu behar zaio, iparrizarrari bezala, urrutiko argi eder baten modura, jakinik arrainak itsaso barrenean daudela.

Zer esanik ez, azken legealdi hauetan, autonomiaren muga guztiak begi bistan geratu direlarik, burujabetasunaren premia biderkatzen ari dela. Beranduegi izan baino lehen, gure etorkizunaren jabe izatea, behar ezin larriagotzat agertzen zaigu,

Guretzat, herri gisa, herri ukatu guztiontzat bezala, denbora eta espazioak badu beste dimentsio bat. Etorkizuna, begi bistan dugun hori, orainean, gaur bertan jokatzen ari da, eta nahiz hurbileko ezkerrari tokia eskaini, ez gara behar adina gorpuzten; eta hamarkadak aurrera doaz.

Ezkerraren baitan izango da izan behar duena, aukera horiek posible bilakatzeko bide garbia eta bakarra. Hautabide demokratiko bat landu beharrean gaude, herri honentzako estatus politiko eta burujabetza, etorkizun berri baten aukera erreala. Euskal demokraziari leihoak irekitzeko balioko duena.

Eztabaida osoa da tresna egokiena. Aurre-neurririk gabea, gauza asko azaleratzeko gaitasuna beharko duena.

Demagun orain ez dugun zerbait eskuratzen dugula; administrazio bat eta bakarra izatea; horrek bermatuko luke Euskal Herria ? Ba ez. Beste aukera izan liteke monarkia kendu eta herriaren borondate orokorraren izenean errepublika legitimatu, baina nazio bat garela aitortu gabe. Balio du? Ba ez.

Eztabaida garatuz doala,gure bide propioa egiteko balio beharko luke. Ditugun aukera eta posibilitate errealak aintzakotzat hartuz. Garenak garela, gure herri txiki hau libre izateko bidean. Edo ez dugu gauza bera nahi?

Hona hemen, nire kuadrillan mendiko gosarien emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.