mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zaku berean

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Haragiaren ekoizpenean jarri du arreta NBEk: haragi gehiegi kontsumitzen da, ez da kalitate onekoa, eta ondorio ekologiko larriak dakartza —lur asko okupatzen eta ur asko erabiltzen ditu hazkuntza intentsiboak, eta gas emisioen laurden bat eragiten du—. Izenburuak dira horiek, noski; ñabardura asko behar dituzten izenburuak. Toki askotan apenas jaten baita haragirik; ekoizle batzuek kalitate oneko haragia ekoizten baitute; eta ekoizle guztiek ez baitituzte eragiten ondorio ekologiko berak. Horrek haserretu ditu Euskal Herriko abeltzainak, hain justu: iruditzen zaie zaku berean sartu dituztela haragiaren multinazionalak eta haragi ekoizle txikiak. Lehendik ere nahikoa arazo eta ezin badute ekoizle txikiek, eta sentitzen dute NBEren txostenak ez dituela aintzat hartu; edozein multinazional balira bezala tratatu dituela. Eta ez, inondik ere ezin dira konparatu batzuk eta besteak.

Baina eztabaida honek mahai gainean jarri du beste ondorio interesgarri bat ere. Klima aldaketari buruz argitaratzen ari diren azkeneko azterketa gehienek foku bera seinalatzen dute: Mendebaldeko bizimodua eta sistema produktibo kapitalista. Eta hemen ez dute balio botika generikoek; ez du balio mundu guztia zaku berean sartzeak. Dieta arintzeko herritar batzuei eskatu beharko zaie, ez guztiei modu berean; eta produkzio baldintzak aldatzeko ekoizle batzuei eskatu beharko zaie, ez guztiei baldintza berekin. Neurri zehatzak ezartzeko orduan ari baita huts egiten klima larrialdiaren aurkako kanpaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.