Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Energia

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Hidroituango zentral elektrikoak kalte handia sortu die inguruetako herritarrei. Kolonbiako Antioquia departamenduan dago, eta ibaiaren bueltan bizimodua ateratzen zutenak galbidean utzi dituzte. Gainera, zentrala arriskutsua da, eta beraiek behar ez duten energia sortzeko izango da; beste batzuen negoziorako.

Energia sortu nahi bada, beti dago kalte bat. Berriztagarriek ere badakarte kaltea, eta ezinbestekoa da lortzen den onuraren eta kalteen artean balantza egitea. Balantza horretan, baina, alde batera zein bestera egiteko arrazoi bat baino gehiago daude. Eta mahai gainean jarri beharreko elementu asko. Sakrifizioak beti egin beharko dira, baina neurrian. Eta zentzuzkoena eta justuena sakrifizio horien ondorioz lortzen diren onurak tokian geratzea da. Euskal Herrian gorantz doaz enpresen baimen eskaerak parke eolikoak egiteko. Geldiezina dirudi. Baina zer gertatuko da han sortutako energiarekin? Errotei tokia egiten dietenek energia hori baliatzea da bide bat, eta energia hori sare orokorrera joan eta enpresa elektriko handiek negoziorako erabiltzea beste bat.

Hidroituango ez dela bidea argi dago; bertakoei sakrifizio handiegia eskatzen die, trukean onurarik eman gabe. Baina hemen? Zer egin sortu ez baina behar den energia edukitzeko? Beste leku batzuetan, beste batzuen sakrifizioen bizkar sortutakoa baliatu? Bidea ez bada hori, alternatibak pentsatzeko eta martxan jartzeko garaia da; dagoeneko berandu ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.