HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Esker mila!'

Ez horregatik!

Idazlea: Isabel Minhos Martins. Ilustratzailea: Benardo P. Carvalho. Itzultzailea: Jone Irazu Garikano. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2022ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Liburua album ilustratu deitzen den generokoa da, tamaina ertainekoa (23x23 cm) eta 28 orrialdekoa. Albuma izanik ere, irudiak marko zuriz inguratuta daude orrialdeetan, eta beheko markoan, zabalagoa izanik, testua ematen da, letra mekanografikoetan.

Oinarrizko koloreekin margotutako irudiak dira, tonu minetan emanak, berde eta urdinak oinarri bisualak ezartzeko eta gorriak zein horiak nabarmentze lanetarako. Irudien formak ere oinarrizkoak (ikonikoak) dira, eta ingerada lausoekin emanak.

Guztiak bat, ilustrazio difuminatuak sortzen dira, lausotasun (edota lainotasun) estetiko baten jabe direnak, narratzailearen ahotsa fokuan jartzeko asmoarekin eginak baleude bezala.

Testuak egitura errepikatuarekin egiten du lana, protagonista narratzaile duela. Irudi bakoitzeko haurra norbaitekin agertzen da, eta delako horrek zer irakatsi dion adierazten digu testuak: aitak pazientzia, amak itxarotea beti ez dela ona... Hamaika irakaspen, haurrak ontzat hartuak guztiak. Amaieran, eskerrak ematen dizkigu «denoi», «bihotzaren barru-barrutik», eta ni zain gelditu naiz, ea mutikoari malezia nork irakatsiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.