jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Futbol olatua

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Nekez pentsa zitekeen duela urte gutxi batzuk emakumezkoen futbolak orain dagoen une gozoan egongo zenik. Amestu bai, futbola ametsen joko zelaia delako, baina final-zortzirenetan San Mames bete egingo zela edo Realaren final bat ikusteko ehunka zalek ehunka kilometro egingo zituztela pentsaezina zen. Gogoangarria izan da 2018-2019ko denboraldia emakumezkoen futbolean. Zale askok denboraldi honetan ezagutu dute, eta ezagutu dutenean, sentitu egin dute.

Hamarkadak daramatzate emakumeek futbolean, baina orain olatu bat sortu da, eta etorkizuneko emakumeen futbolaren oinarriak jartzeko garaia da. Emakumezkoen futbolaz gozatzea da bat, eta emakumezkoak futbolean jokatzera animatzea bestea. Animatzea ez da sorbaldan bultzadatxo bat ematea eta onespena ematea; emakume futbolariek ez dute horrelakorik behar jokatzeko. Animatzea da mutilen aldean neskek futbolean jokatzeko dituzten oztopo guztiak kentzea, jasan behar dituzten marmar, txiste eta irainak isiltzea eta ez ikustea emakumezko futbolariak exotikoak balira bezala, futbolari gisa baizik. Goi mailan emakumezkoen futbola ere profesionalizatzea izan behar du helburu, aukera eta irteera berdinak izan ditzaten hor aritu nahi dutenek. Baina olatu honek balio behar du baita kirolak bere ateak zabaltzeko, eta ikusle kopurua handitzeaz gain, emakumezko jokalari kopuruak ere handitzeko. Futbola beren egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.