Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bi herri, eskutik

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako independentistek kalean aurkitu dute erantzuna, Espainiako Estatuaren hertsitasun eta inboluzioari aurre egiteko modu bateratua: desobedientzia zibilaren bidean dira, eta aurreikuspen guztiak gainditu dituzte, pitzatuta dagoen klase politikoa ataka zailean jarriz, bide bat aurkitzera behartuz.

Aro berri eta ezjakin baten aurrean dago Katalunia. Errepresioa handia izaten ari bada ere, itxaropenez.

Euskal Herrian, ordea, urrun dago bide hori. Iraganean bizitakoaren gogortasuna gainditzeko ezintasuna izan daiteke arrazoietako bat, eta oraingo egoera erosoagoaren lozorroan jarraitzeko tentazioa.

Atzoko Donostiako manifestazioa bezalakoek, baina, indarberritzeko balio dezakete, erreprimitzen jarraitzen duen estatuari aurre egiteko. Katalanei gertatutakoa zer den badakiten milaka herritarren elkartasunaz gainera, herri baten ibiltzeko gogoa ere adierazi baitzen atzo. Katalunia aurrera, Altsasukoak askatu eta Independentzia lelo ozenen burrunba Antiguako tuneletik zabaldu zen lau haizeetara.

Estatu baten errepresiopean dauden bi herri kaleratu ziren atzo, eta katalanek han jarraituko dute, politikariek egiten dutenaz harago joanez. Euskal herritarrek ere egin dezakete bide, politikarien jarduera mugatua gainditzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.