Albistea entzun

'Euskaldunon Egunkaria'

Hitzaurre bat eta zortzi kapitulu

Joan Mari Torreldairen 'Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta' liburuaren barrenak laburtu ditu Joanmari Larrartek Andoainen, Imanol Muruaren gidaritzapean eta entzule andanaren aitzinean.
Jendetza, atzo arratsaldean, liburuaren aurkezpenean.
Jendetza, atzo arratsaldean, liburuaren aurkezpenean. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko azaroak 17 - Andoain

Hitzaurre batek eta zortzi kapituluk osatzen dute Joan Mari Torrealdaik zendu aitzin idatzi eta Joanmari Larrartek ondotik txukunduriko Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburua. Eta, horietako bakoitzean, hamaika dokumentu, aipamen, bizipen eta xehetasun biltzen direla nabarmendu zuen atzo arratsaldean Larrartek Martin Ugalde kultur parkeko areto nagusian jendaurrean eginiko liburuaren aurkezpenean. Kapitulu horietako bakoitzean agertzen den informazioa laburtu zuen Larrartek mukuru beteriko gelaren aitzinean, hark hartu baitu liburua «orrazteko» lana. Imanol Murua Uriaren gidaritzapean osatu zuen azalpena, hark idatzi baitu liburuaren hitzaurrea, halaber.

Euskalgintzako, euskal kulturgintzako eta erakundeetako jende andanaren aitzinean egin zuten ordubeteko aurkezpena. Han ziren, bertzeak bertze, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria; Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia; Jakineko Lorea Agirre eta Xabier Eizagirre; Elkarreko Joxe Mari Sors, Jon Jaka eta Antxiñe Mendizabal; Castillo Suarez idazlea; Arantxa Zugasti kazetaria; Txema Auzmendi Euskaldunon Egunkaria-ko sortzaile eta kide izandakoa; EH Bilduko Juan Carlos Izagirre eta Estitxu Elduaien; eta baita Torrealdairen beraren senideak ere, bertze anitzen artean.

Muruak hartu zuen lehendabizi hitza, eta azaldu zuen argazki bat aipatzen duela liburuaren hitzaurrean. 1990ekoa da irudia, Euskaldunon Egunkaria sortu aitzinekoa, eta Martin Ugalde, Joxemi Zumalabe eta Torrealdai bera ageri dira elkarren aldamenean, «Egunkaria sortzen» dioen oihal baten gibelean. «Hilabete asko falta zitzaizkigun Egunkaria sortzeko, baina prentsaurreko hori hasiera bat bezala zen». Muruak azaldu zuen euskarazko hedabideari forma ematen hasi zirenetik beretik sortu zela aurreiritzi bat: «Ezker abertzalearen menpekoa zela». Baina horri aurka egiten dio, haren ustez, sorreraren aitzineko argazki horrek: irudian agertzen diren hiru gizonek euskalgintzako sektore ezberdinak ordezkatzen zituztelako. «Argazki horrek hori erakusten zuen», Muruaren arabera: Egunkaria ez zela batzuek uste zutena, eta independentea zela, euskalgintzarena. «Batzuei ez zitzaien gustagarri egin», gaineratu zuen. Muruaren ustez, «urrea» balio du argazki horrek, eta ongi laburbiltzen du liburuaren beraren ideia eta Torrealdairen «obsesioa»: Egunkaria gizarte ekimenez sortu zela eta independentea zela adieraztea. «Liburuaren lerro bakoitzaren oinarrian hori ikusiko duzue», aitzinatu zuen atzo. Baina ez «aldarri bezala bakarrik»: dokumentuz, datuz eta informazioz osatuta baizik.

Sorreratik itxierara

Larrartek azaldu zuen berarentzat «zama» eta «ohorea» izan dela aldi berean Torrealdairen liburua txukuntzea, eta familiak emandako «babesa» eskertu zuen. Kapitulu bakoitza aletu zuen ondotik, lau multzotan banatuta. Lehen bi ataletan kokapen bat egiten du liburuak: Egunkaria sortu aitzin egondako aldarri eta proiektuena, batetik, eta garaiko giroarena, bertzetik. Hirugarren eta laugarren parteetan Egunkaria-ren sorrera bera eta historia kontatzen ditu Torrealdaik; Larrartek atzo azaldu zuenez, xehetasun handiz: erraterako, erakunde publikoekin izandako gatazkak azaltzen ditu, eta nola lortu zen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak hedabidea diruz laguntzea. Bosgarren eta seigarren kapituluetan Egunkaria-ren itxiera azaltzen du, «dena da ETA» pentsaera ere kokatuta. Azken bi atalak hildako Egunkaria-ko kideei eta eskertzei eskaintzen dizkie Torrealdai zenak, azkenik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasungintza publikoaren alde Bilbon egin duten manifestazioa, gaur. ©Aritz Loiola / Foku

Milaka lagun mobilizatu dira osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Paulo Ostolaza

ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzak bizi duen egoera «jasangaitza» salatu dute. Neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Bartzelonako ikastetxe bateko ikasleak gelan, artxiboko irudi batean. ©QUIQUE GARCIA / EFE

Nola ondu hezkuntza lege bat

Irati Urdalleta Lete

Katalunian, adostasun zabal batekin onartutako hezkuntza akordioa eta legea dituzte. Eztabaidarik ez zen falta izan: itunpeko eskolen ingurukoa, autonomiarena... Adostasun osoa puntu bakar batean izan zuten: katalanezko murgiltze ereduan.

 ©BERRIA

OSASUN SISTEMAREN ATE NAGUSIAN, EZINEAN

Arantxa Iraola

Egiturazko gabeziak larriagotzea eragin du COVID-19ak lehen mailako arretan; izurria kudeatzeko hartu diren neurriek ere trabaz bete dute osasun sistemara heltzeko bidea. Osakidetzako langileek deituta, protestak egingo dira gaur.

Rafa Rotaetxe Altzako osasun zentroko atarian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Zentroetara etortzeari utzi dio jende askok»

Arantxa Iraola

Rafa Rotaetxe. 1989tik ari da Altzako osasun zentroan, familia mediku. Izurriak lan zama handia ekarri duela esan du, eta baliabideen urriak eta neurri egokien faltak bidea zailtzen dutela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Informazio osagarria