HILBERRIA. Bibi Andersson

Zinemagintza baten ikurra

mikel lizarralde
2019ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Liv Ullman, Ingrid Thulin eta Harriet Andersonekin batera, Ingmar Bergmanen emakumezko aktorerik kutunetakoa izan zen Bibi Andersson, eta zinemagile suediarraren filmografian ezinbesteko eta baita mugarri ere bilakatu ziren hainbat filmetan parte hartu zuen: Det sjunde inseglet (1957, Zazpigarren zigilua); Smultronstället (1957, Basa marrubiak); Nära livet, (1958, Bizitzaren atarian), Persona (1966, Pertsona), En passion, (1969, Pasioa)... Persona-n Liv Ullmanekin izandako lehia zinematografikoak Urrezko Kakalardo bat irabaztea ekarri zion, Suediako zinema saririk garrantzitsuena. Zinema utzia zuela eta bihotzeko gaitz batek jota zegoela, hil da Andersson, 83 urterekin.

Hamabost urte zituela Bergman ezagutu zuen Anderssonek (1935-2019), iragarki baten grabazioan, eta Sommarnattens leende (Uda gau bateko irribarreak, 1955) filmean lan egin zuten elkarrekin handik urte gutxitara. Suedia izan zuen bere lanaren jokaleku, baina Italian eta AEBetan ere egin zuen lan. Zinema utzi zuen Anderssonek 1980ko hamarkadan, eta antzerki zuzendari gisa aritu zen hainbat urtez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.