Noiz sortua: 2019-11-03 00:30:00

Jardunaldi feministak

Euskara lehen lerroan jarriz

Hiru hizkuntza rol daude Euskal Herriko V. jardunaldi feministetan: ahobizi, belarriprest eta xuxurlaria behar dut. Euskara erdigunean jarri eta komunikazioa bermatzea dute xede.
Hizkuntza hautuaren berri emateko itsasgarriak.
Hizkuntza hautuaren berri emateko itsasgarriak. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Gutierrez Lorenzo -

2019ko azaroak 3
Ahobizi, belarriprest eta xuxurlaria behar dut. Hiru hizkuntza rol bereizi dituzte Euskal Herriko V. jardunaldi feministetan. Bazterreko gorputz sentitzen direnak, euren hizkuntza hautuei begira ere jarri dira. «Euskara enpatiarako eta aliantzak sortzeko elementua izatea nahi dugu, zatiketarako arrazoi izan ordez», azaldu du jardunaldietako koordinazio taldeko kide Naia Torrealdaik.

Aurretik ere mahai gainean jarria zuten eztabaida, beharrak hala eskatuta. «Duela bi urte, Emakumeen Mundu Martxan ikusi genuen ezinbestekoa zela euskara erdigunean jartzea; batez ere, emakume aniztasun handia dagoen eremua izanda». Orduan ondu zuten jardunaldi hauetan aplikatzen ari diren eredua. «Xuxurlariaren figura martxan jarri genuen; eta, egia esan, nahiko ongi funtzionatzen ari da; batez ere, tade txikietan». Ahobizien euskara gaitasuna, eta euskaraz ez dakitenen arteko beharra uztartuz, zubi berriak eraiki nahi dituzte. « Xuxurlatzen sortzen den une intimo horiek ere badira emakume anitzen artean aliantzak sortzeko era bat».

Aldi bereko itzulpena

Xuxurlarien eredua tailer eta eztabaidetan erabili dute, nork bere erara kudeatuta. Mahai inguru zentraletan, berriz, aldi bereko itzulpena izan da euskara erdigunean jartzeko bermea. «Eduki guztiak euskaraz jaso zitezen bermatu nahi genuen, baina baita komunikazioa ere; dugun inertzia elebiduna gainditu behar dugu», azaldu du Torrealdaik. Hain justu, gogora ekarri du, euskararen lurralde osoko ikuskera gailentzea nahi dutela, eta gaztelaniaren menpekotasunaz harago jardutea dela helburua. Era horretan, hizkuntza kudeaketan ere mugarri bat jarri izan nahi dute. «Aurreko jardunaldietan ez bezala, apustua euskara lehen lerroan jartzea izan da, ulertuta gure herriaren hizkuntza dela».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Berria

Mario Centeno presidenteak jakinarazi duenez, bihar jarrituko dute negoziatzen. Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko neurrien gaineko kontrola da oztopo nagusia.

Balkoitik bizilagunari begira. Txakurra paseatzera atera du auzokideak. ©CABALAR / EFE

Itxialdi garaiko inkisizioa

Ion Orzaiz

Osasun langileei eskainitako txaloez gain, beste jokabide batzuk ere azaleratu ditu konfinamenduak: besteak beste, bizikletan doazenei kargu hartzea, Poliziaren gehiegikeriak txalotzea edota, motiboak jakin gabe, paseoan dabiltzanak salatzea.

Herritarrak Shanghaiko parke batean. Txinan, aisialdi gune gehienak itxita daude oraindik ere. ©ZIGOR ALDAMA

Wuhanen gaur amaitu dute urtarrilean hasitako berrogeialdia

Zigor Aldama

Wuhanen gaur amaitu dute urtarrilean hasitako berrogeialdia. Azken egunetan ez da hildakorik izan hirian. Txinan eskariak nabarmen murriztu zaizkie osasun alorrean lan egiten ez duten enpresei

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna