Donostiako 60. Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi Perlak

Bigarren aukera

The Angel's Share filma. DONOSTIA ZINEMALDIA.
Beñat Eizagirre Indo.
2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
'The Angel's Share'

Zuzendaria: Ken Loach.

Herrialdea: Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Italia.

Iraupena: 101 minutu.

Ken Loach ospetsuaren azken lanari egokitu zaio aurten Zabaltegi Perlak ixteko ohorea. Maiatzean estreinatu zen, Cannesen, baina orduan ezin izan zuen The Wind That Shakes the Barley-rekin lortutako garaipena berritu, epaimahaiaren sari bereziarekin konformatu behar izan baitzuen. Paul Laverty eskoziarrak idatzitako gidoi batean oinarritzen da eta Robbie gaztearen istorioa du hizpide. Bigarren aukerei buruzko komedia interesgarri eta entretenigarri bat da, baina perla bat kontsideratzea gehiegitxo esatea litzateke. Pasarte batzuek ez dute batere sinesgarritasunik, Highlandsera egingo duten bidaia kasu. Eta bidaia horretan jazotzen dena ere susmagarria gertatzen da. Istorioa errazegia da; alde horretatik gidoi landuagoa espero zitekeen. Baina barre egiteko arrazoi ugari ematen ditu, eta akatsak alde batera utz ditzakegu. Hasiera oso dibertigarria da, eta Albert xelebreak momentu on ugari eskainiko dizkigula ikus daiteke. Haren kontura gustura barre egingo du publikoak. Baina, Loachen filmetan ohitura den bezala, gazte gatazkatsuak izango dira protagonista. Hala ere, ezin daiteke inolaz ere drama bat kontsideratu, umorea izango baita nagusi. Bestalde, une jakin batzuetan hunkigarria gerta badaiteke ere, ez du emozionatzerik lortzen. Robbie kartzelan egona da eta askatasuna gal dezake berriro. Neska-laguna du eta aita izango da aurki. Hortaz, epaileak beste aukera bat emango dio, gaztearen jarrera aldaketa ikusita. Ez du espetxera bueltatu beharrik izango, baina komunitatearentzat lan egin beharko du. Iragana atzean uztea ez zaio erraza gertatuko, ordea. Edo bai?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.