ARKUPEAN

Galarreta ispilu

Iñaki Galdos Irazabal -

2018ko otsailak 20

Erremontearen Eguna ospatu zen pasa den ostiralean Hernaniko Galarretan, batik bat euskal pilotaren modalitate hau ezagutarazi eta suspertzeko helburuarekin, baina baita aldarrikapen puntu batekin ere; izan ere, erakundeen partetik beste senideek (eskuak, xisterak, palak) jasotzen dutena baino askoz ere laguntza txikiagoa jasotzen baitu erremonteak, Oriamendi 2010 enpresako arduradunek salatzen dutenez.

Juanito Moya nafarrak 1904an lehen urratsa egin zuenetik ez dira makalak izan erremonteak bizi izan dituen gorabeherak: Urrezko garaia Euskal Herrian eta atzerrian, krisiak, susperraldiak... eta aspaldion agonia luze samarra, bizirauteaz at helburu berririk ezarri ezinik, Jose Mari Barrenetxeak berriki aitortu duenez. Fundazio bat eta enpresa bat tresna gisa, sekulakoa da pilotarietatik hasita erremontearen familia egiten ari den ahalegina. Galarreta da euren gotorleku ia bakarra, 1970eko Orioko erromantiko batzuek sortutako pilotaleku ederra, beste pilotaleku askok bezala Jai-Alai abizena duena, nahiz eta jaia eta alaitasuna oso noizbehinka agertzen diren gonbidatuak izan. 500.000 euroko aurrekontua dute urtero, euskal futbolariren batzuek urtean kobratzen omen dutenaren hamarretik bat!

Iruditzen zait erremontearena (edo euskal pilotako gainerako modalitateena, edo herri kirolena) Euskal Herrian oro har bizi dugun egoeraren ispilu ederra dela, gure gabeziak eta miseriak agerian uzten dituena. Eusko Legebiltzarreko autogobernuaren inguruko lantalderako aurkeztu berriak dituzte proposamenak alderdi politikoek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako proposamenak. Nafarroan eta Iparraldean ere gogoeta franko ikusten ari gara etorkizunera begira. Ez dira gutxi aspaldion hainbat eragile politikoren txosten, ponentzia eta etorkizunerako proposamenak, arretaz irakurtzen ari garenak. Baina aitortu beharra daukat gero eta etsipen handiagoarekin jarraitzen ditudala, ez ekarpen interesgarriak ez direlako, denboran urrutiegi ikusten ditudalako baizik, eta ni bitartean gertatzen ari denak kezkatzen nauelako bereziki.

Bitartean. Ustez gure etorkizuna bermatuko duten eta gaitz guztietatik sendatuko gaituzten independentzia, estatus politiko berria(k), nazio forala edo dena delakoak iritsi bitartean, zantzu kezkagarriak ikusten ditugu batzuok. Eta ez, dena ez da gure erakundeen errua, ezta Madril eta Pariskoena ere. Inork ez digu galarazten euskal prentsaren harpidedun, erosle edota laguntzaile izatea; inork ere ez hainbat esparrutako euskal sortzaileen jarraitzaile eta kontsumitzaile izatea. Inork ez die herritarrei esan oso kolokan egon den Baztandarren Biltzarraren antolakuntzan (edo beste hainbat ekimenetan) parte hartu ezin dutenik. Inork ez du jarri 150 pertsonatan astero Galarretara joan daitekeen pilotazaleen kupoa, Euskal Herrian goza daitekeen ikuskizun ederrenetako bat ikustera portzierto. Ponentzia, estrategia, prozesu eta testu mamitsuei buruzko eztabaida amaigabeetan murgiltzen garen bitartean, eguneroko herrigintzatik gero eta urrunago ikusten dut nik jendea oro har.

Eta ados, hizkuntzarekin batera, ekonomia, berdintasuna, lana, ingurumena, hezkuntza... dira benetako zutabeak biharko Euskal Herria eraikitzeko orduan. Gure kirolak naziogintzarekin nahastea urrutitxo joatea dela esango didate askok, edo identitarioa izatea. Identitatea, horra hor deabru berria, azkenean gure arteko askok ere deabrutzat hartu(ko) dutena, garaipen berri bat betikoentzat. Baina gure identitatea aldarrikatzeko lotsarik ez dudanez, hona hemen nire kezka adibide baten bidez, ispilu gisa aurkeztua. Jar beza irakurleak nahi duena, nik Galarreta eta erremontea jarri dudan tokian, beste adibide asko aurkituko ditu eta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pilotazale batzuk maskararekin, uztailaren 4an Labriten. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua

Berria

Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna