Merkelek ukatu egin du Alemaniak gainezka egin izana

2015eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Urtarriletik irailera Alemaniak 577.000 iheslari hartu ditu —EBtik gehien hartu dituena izan da—. Nahiz eta akatsak onartu, Alemaniako kantzilerrak ez du uste egoerak gainezka egin dionik. Are gehiago, krisiari irtenbidea aurkitu dakiokeela uste du Merkel kantzilerrak. «Plan bat dut, baina ez dago soilik nire esku. Lortuko dugu».

Ikerketa ekonomiko baten arabera, errefuxiatuak hartzeagatik 15.000 milioi euroko kostua izango du Alemaniak. Halere, ikerketa berak jakinarazi du horrek ez diola eragingo aurrekontuari, ekonomia egoera baitago eta superabita baitu. «Alemania krisiari aurre egiteko sendo dago ekonomikoki», adierazi du Ferdinand Fichtner Ikerketa Ekonomikoen Alemaniako Institutuko kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.