Albistea entzun

LAUHAZKA

Etxeak, hiriak eta gentrifikazioa

Turistak etxe huts baten aurretik igarotzen, Iruñeko Alde Zaharrean, 2018ko ekainean.
Turistak etxe huts baten aurretik igarotzen, Iruñeko Alde Zaharrean, 2018ko ekainean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Nerea Fillat -

2019ko maiatzak 19

Bost atarik eta hamabi solairuk osatzen dute gure etxea dagoen eraikina. 1960ko hamarkadan eraiki zen Donibane auzoan dago. Urte haietan egindako hirigintzaren eredu argia da, amonak zioen bezala, Lekunberrin baino jende gehiago bizi zen etxadian. Garaiak aldatu egin dira, eta Donibane auzoko eraikin hauei ere Lekunberriri gertatu zitzaionaren antzeko fenomenoa heldu zaie. Hiriaren erdian egon arren (Iruñeko hirugarren zabalgunea deitzen zaio auzoari), eraikinaren herena baino gehiago hutsik dago egun. Amonaren bailaran bezala, auzokide gehienak emakume helduak dira, horietako asko bakarrik bizi direnak.

Azken hamarkadetako fenomeno kuriosoa da, toki pribilegiatu batean dauden eraikin askotako etxeak hutsik daude, logika guztien kontra. Egoera hau ez da gure auzoan soilik gertatzen: hirien errentagarritasuna kapitalaren helburu bilakatu zenetik, Iruñean 1970eko eta 1980ko hamarkadetan eraikitako auzoetan errepikatzen da, unibertsitateko ikasleentzat alokairuak dauden tokietan baretuz bakarrik. Baina ñabardura horiek alde batera uzten baditugu, argazkia berdina da.

Espekulazioak eta hutsik dauden etxeen aurkako udal lege zorrotzik ez egoteak erraztu du gure etxearen herena hutsik mantentzea. Egun, larriena ez baita auzokide falta hori, okerrena da jabeek haien pisua errentagarri bilakatzeko itxaropen handia dutela, alokairu edo salmentei esker. Beraz, auzokide berriak izateko aukerak txikiak ditugu.

Hiriaren errentagarritasunaren puzzle honi Alde Zaharrak bizi duen gentrifikazio prozesua gehitzen zaio. Biak kudeaketa globalaren parte baitira, bakoitza funtzio ezberdinarekin. Hirugarren atala kanpoko auzoetan topatu dezakegu: jende gaztearen bizileku berriak. Horrela, erdiguneak zaharkituta daude, alde zaharrak turisten argazki esparru dira eta eskola berriak periferietako auzoek bakarrik behar dituzte. Bitartean, auzo pobreenak pobreago bihurtzen dira. Borobila afera.

Finantziarizazioak bultzatutako prozesu hau ezin dute hiriek bakarrik gelditu, kapital handiaren mugimenduaren pean gertatzen direlako; egun, Iruñeko Pozo Blanco kalean erosi den eraikinean, adibidez. Baina udalek aukera dute mugak jartzeko, tasak sortzeko eta kapital handientzat erakargarri ez egiteko hiri batean inbertsioak egitea. Udalen botere hori eguneroko lan bilakatu behar da, talde ekonomikoen aurrean mugak jartzeko.

Gurean, ordea, lau urtetan horrelako mugimendu sakon gutxi gertatu da, askoren harridurarako. Guk, auzokide berriak ez ditugun bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean aldaketa sakonak ikus daitezke: hotel berrien irekiera, alokairuen igoera, Airbnb-ren zabalpena, denda txikien itxiera, tabernen hedapena... Eta bi auzook aldaketa globalak konpartitzen dituzte: alokairuen igotze argia eta alokairua ez ordaintzeagatik gertatutako etxe kaleratze kopuruaren igoera.

Agian, erakundeetan daudenentzat ez da problema bat Donibane zaharkitzea, eta Alde Zaharrean pisuak alokatzea oso zaila izatea, baina hiritar askorentzat bai. Hala ere, gure alkateari hiru urte baino gehiago kostatu zaio gentrifikazio hitza ahoskatzea, beraz, oso zaila zait ulertzen egun hauetan Iruñeko gutunontzietan sinatu gabe agertutako panfleto bat, non zuritzen eta justifikatzen diren urte hauetan etxebizitzaren arloan egindakoak. Historiak bakoitzak bere tokian kokatzen du, baina hiriaren guda eta hiriari bere eskubidea garatzea egungo gatazka gogorrenak dira garrantzia erraz kentzeko. Donibane auzoak eta Alde Zaharrak auzokide berriak nahi dituzte, eta nik Udalak hori posible egitea nahiko nuke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Sorkuntza jada ez da nire munduaren zilborra»

Aitor Biain

Ez du diskorik egin plazan egoteko; plazan dago jada. Baina '#itsasoadabidebakarra' bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, pertsonala bezain kolektiboa den lana. Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu du, eremu abisaletik ur azalera ateratzeko bidea oinarri hartuta, eta Kubatik joan-etorria egin duten kantuekin.
Gaur egungo musikariez inguratu da John Cale <em>Mercy</em> disko berria ontzeko. ©MADELINE MCMANUS

Erortzen ari den munduaz

Mikel Lizarralde

81 urte betetzear dela, John Calek segitzen du pauso bat aurretik, 'Mercy' bere azken diskoak erakusten duenez. Klasizismoaren eta abangoardiaren artean beti.

Glamour popularra

Julen Azpitarte

Diskoetxea: AWAL Recordings.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...