Angel Erro.
JIRA

'Emakume' hitza

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Beldurrak goitik behera jo nau ikusi dudanean Margaret Atwood idazleak Zergatik ezin dugu 'emakume' hitza honezkero erabili? izeneko artikulua birtxiokatu duela, ireki ez ireki, Atwood ere transexualitateak emakumetasuna edo feminismoa auzitan paratzen duela uste dutenetakoa izanen ote zen. Azkenean ireki, baina ordainpeko artikulua zen eta ez zegoen goitik behera irakurtzerik. Horrek ez du saihetsi, you know, jendea suminduta sentitzea. Atwoodek beste txio bat paratu behar izan du artikulua osorik irakurtzeko eskatuta eta haren egilea defendatuta esanez ez dela terf bat (transexualak baztertzen dituen feminista erradikal bat, alegia).

Edonola, testuak dioena dioela, honezkero emakume hitza erabiltzerik ez dagoela iradokitzeak, izan, badu kutsu baztertzaile edo gutxienez kontserbatzailea. Hitzek adierazten duten errealitatea aldatuta ere bere horretan diraute. Matrimonio hitzak sexu bereko pertsonen artekoa ere barruan hartu ezin zuela esaten zutenekin akordatzen zarete? Semantikaz gutxi jakitea da hori. Salarioa ez da honezkero gatzetan ordaindu behar, edo soldata soldaduei bakarrik.

Demagun emakumea zer den zabaldu dela (beste errealitate batzuk ere jasotzeko); hori gehitzea da, ez inor ezabatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.