Albistea entzun

ANALISIA

EITB eta bizikidetza

Jon O. Urain -

2022ko urriak 26

Ion Parot espetxetik irten zen urriaren 13an, 32 urte giltzapetuta igaro eta gero. Zigor bera bete zuen Jakes Esnalek, hura ere irailean kartzelatik irten baino lehen. Besteak beste, Foro Sozial Iraunkorrak erabakia txalotu zuen: «positibotzat» jo zuen, horren aldeko adostasun «instituzional, politiko eta sozial handia» zegoelako eta «gizatasunez eta zentzuz hartutako erabakia» zelako. Foro Soziala bada nor: bere barnean biltzen ditu hamazazpi eragile, tartean ELA, LAB eta CCOO sindikatuak. Iparraldean, berriz, Ipar Euskal Herriko instituzio komunaren rola da espetxealdi luzeen aurkako jarrerak daukan adostasunaren adierazle bat. Horrela josi da «zentzu komun» bat gatazkaren ondorioen konponbidean: biktimen aitortza eta erreparazioa, batetik, eta gizalegezko espetxe politika bat, bestetik.

Ikusi gehiago: EITBko Administrazio Kontseiluan ez dago adostasunik zentsura kasuaz

Biak, ordea, bateraezinak direla dekretatu du Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak. 32 urteko espetxealdi bati buruzko bertsoa «Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legearen printzipioen eta artikuluen aurka» doala, eta baita «EITBk Euskadiren bizikidetzan lagundu dezakeen eragile izateko hartu duen konpromisoaren aurka ere». Herri honetako eragile politiko eta sindikalen gehiengoa bat etor daiteke espetxealdi baten gehiegizko luzeran, baina ez esan hori kanta batean, hori aipatu besterik egiten ez duen bertso batek «biktimak zauritu eta haien mina berpiztu» dezakeelako. Ez dakigu biktimak zauritu dituen, baina Aldekoak erabaki du baietz —«nik neuk hartu nuen hura erretiratzeko erabakia»—.

Arzallusen bertsoarena adibidea da, baina galderak uzten ditu airean: zer eskumen du irrati telebista publikoko arduradunak bizikidetzari zentzu propio bat emateko eta elkarbizitza denaren edo ez denaren epaile bilakatzeko? Zilegi da hitz egitea espetxe politika bidegabeaz, hori biktimekiko eraso bat izan gabe? Zer bizikidetza eraikitzen da espetxe politikaren gehiegikeriak tabu edo ezkutatzeko gai bilakatuta? Pertsona bakarrari al dagokio hori erabakitzea? Zer aurrekari jartzen du Arzallusen bertsoa erretiratzeak? Zer egingo luke ETBk Bertso Txapelketa Nagusiko zuzenekoan finalista batek Arzallusen bertsoa erreproduzitu edo antzeko bat kantatuko balu? Eta, batez ere, zer neurri hartuko dira kamiseta, bertso edo dena delako batzuk prebentzioz ez isilarazteko?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sarraskia gertatu zen lekua, Pasaian, artxiboko irudi batean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Txosten baten arabera, Pasaiako sarraskiaren auzian ez zen «ikerketa judizial eraginkorrik» egon

Gotzon Hermosilla

EHUren Unesco katedrak argitaratu du. Txostena 2020ko martxokoa da, baina senideek orain izan dute haren berri: «Minduta gaude». Gaur bete dira 39 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituenetik Pasai Donibanen: Pedro Mari Isart, Dionisio Aizpuru, Rafael Delas eta Jose Maria Izura.

Elkartasun idatzirik ez Fernandez de Betoñorentzat

Elkartasun idatzirik ez Fernandez de Betoñorentzat

Xabier Martin

Eusko Legebiltzarreko mahaiak atzera bota du EH Bilduko parlamentari «mehatxatuarekin» elkartasuna azaltzen duen adierazpen bat

PSNren udaleko zerrendako lehen postuetan doazen hautagaiak, Elma Saiz zerrendaburua eta Maria Txibite idazkari nagusia. ©PSN

Iruñeko Udalean, PSN «UPNren eta EH Bilduren alternatiba» izango dela aldarrikatu du Saizek

Joxerra Senar

Publikoki bere hautagaitza eta taldea aurkeztu ditu alderdi sozialistak Iruñeko Lezkairu auzoan

EAJk iaz ospatutako Aberri Eguna, Bilboko Plaza Barrian ©Miguel Toña / EFE

EAJk 'Gure izaera. Gure aberria' lelopean ospatuko du Aberri Eguna

Berria

Apirilaren 9an Bilbon batuko dira. Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkulluk hartuko dute parte emanaldian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...