Aurrekontuak «hasieratik» negoziatzea proposatu du Gonzalezek

gotzon hermosilla
2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Politika orokorreko osoko bilkuraren hasieran, herenegun, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez «prest» azaldu zen aurrekontuak oposizioarekin negoziatzeko, eta bigarren saioan, atzo, proposamena zehaztu zuen: urriaren 15etik aurrera deituko die oposizioko taldeei, «hasiera-hasieratik» negoziatzeko «aurrekontuen zenbatekoak eta zelan erabili zorpetzeko gaitasuna».

Arabako ahaldun nagusiari erantzuteko aukera izan zuten atzo oposizioko taldeek. EH Bilduko Kike Fernandez de Pinedok ohartarazi zion EAJk eta PSE-EEk ezin dutela «bakarrik» kudeatu COVID-19ak sortutako krisia, «gehiengo osoa izanik ere», eta «onartezin» iritzi zion osasungintzako langileek «behar bezalako babes neurririk gabe» jardun behar izanari. Elkarrekin Arabako bozeramaile Arantxa Abeciak, berriz, «marketin politikoa» egitea leporatu zion Gonzalezi, eta galdetu non egingo dituen murrizketak.

PSE-EEko Jon Nogalesek «gobernabidean inplikatzeko» eskatu zien oposizioa osatzen duten alderdiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.