andoni egana
HITZ ETZANAK

Hobia

2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Bakarrik hil behar izan zuela jakitea. Bitartean eskutik ezin heldua. Azken hilabeteotan hildakoen senitarteko batek baino gehiagok adierazi du horixe izan dela mingotsena. Doluaren hasierari ere eragin dio pandemiak. Tanatorioetan aforo mugatua; hileta-elizkizun eta ekitaldiak atzeratzea egoerak ahalbidetu arte…

Birusaren antzera, ekialdetik heldu zitzaigun joera berria.Seizenso deitzen diote Japonian. Hileta-ekitaldia norbera bizi dela ospatzean datza seizenso delakoa. 1993an burutu zuen Mizunoe Takiko kantari eta aktoreak. 73 urte zituen orduan, eta hil, hamasei urte gerora hil zen. Pertsona entzutetsua zenez, hedabideek ere jarraipena egin zioten hileta-ekitaldi aurreratuari. «Egiazko hiletan ez bezala, honetan nire esker ona azal diezaieket hurbildu direnei», bota zuen kantariak. Arrakasta izan zuen burutazioak. Eta Hego Korean esaterako, enpresek enplegatuak ikastaro batera bidaltzen dituztenean, hil-kutxan sartuta edukitzen dituzte denbora batez. «Bizitzaren esanahia hobeto uler dezaten» egiten omen dute hori. Lan-baldintzak huskeria direla jabetzeko egiten dutela pentsa dezake buru bihurriagoren batek.

Ba omen dator joera mendebaldera ere. Ez naiz harritzen. Jende klase batek edonon sumatzen du negozio hobi bat…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.