Albistea entzun

Erretretaren erreforma. Mobilizazio eguna

Frantzian, orain arteko manifestazio jendetsuenak

Jokin Sagarzazu - Iker Aranburu -

2023ko martxoak 8

Erretretaren erreformaren aurkako seigarren protesta eguna ere azkarra izan zen Frantzian. Orain arteko jendetsuena izan zela aldarrikatu dute sindikatuek, eta parte hartzean marka onartu zuen Frantziako Gobernuak ere. Gainera, herrialdea guztiz geratzea lortu ez bazuten ere, grebak orain arteko jarraituenak izan ziren. Larunbatean izango da hurrengo mobilizazio egun handia, zazpigarrena, baina gaur ere entzungo dira erreformaren aurkako oihuak, Martxoak 8ko mobilizazioetan.

Seigarren protesta egunaren balantzea egitean, ohiko zenbakien gerra izan zen: CGTk 3,5 milioi manifestari zenbatu zituen —2,5 milioi, urtarrilaren 31n—, eta Poliziak 1,28 milioira jaitsi zuen kopuru hori —1,27 milioi, urtarrilaren 31n—.

Parisko manifestazioan izan zen alde handiena bi kopuruen artean: 700.000 aipatu zituen CGTk, eta 81.000 poliziek. Parisen bildu ziren protesta deitu zuten zortzi sindikatuetako buruzagiak ere, eta aurrekoetan baino borroka gehiago izan ziren manifestarien eta polizien artean.

Tentsioa eta zenbait istilu izan ziren Bretainiako bi hiri nagusietan ere. Gainera, hainbat errepide moztu zituzten Roazhongo unibertsitateko ikasleek. Naoneden, berriz, aireporturako sarrera blokeatu zuten; han kokatuak dira garraiolari enpresa gehienak.

Lanuzteek aurreko bost protesta egunetan baino jarraipen handiagoa izan zuten. Irakasleen %60k egin zuten bat, sindikatuen arabera, eta %40k, aldiz, Hezkuntza Ministerioaren arabera.

EDF Electricite de Franceko zuzendaritzak onartu zuen langileen ia erdia ez zela lanera azaldu, baina hirutik bi izan ziren, sindikatuen arabera.

Garraioan ere eragina oso handia izan zen. SNCFk jakinarazi zuen abiadura handiko zerbitzuen %80 geldirik zeudela eta ibilbide luzekoen ia guztiak. Parisko aldirietan, lineen arabera, hirutik batek eta bostetik batek funtzionatu zuten. Hiriburuko metroan bi linea automatikoetan bakarrik izan zen zerbitzu normala. Beste guztiak geldirik izan ziren, edo puntako orduetan bakarrik funtzionatu zuten.

Aire garraioan, kontrolatzaileen grebak ehunka hegaldi bertan behera geratzea eragin zuen.

Sektore horietan grebak deituta daude hurrengo egunotan, baina arretaren zati handi bat findegietan kokatuko da. Izan ere, CGTk jakinarazi du azpiegitura «guztien» irteerak blokeatu dituela eta jarrera horri eutsiko diola gobernuak erreforma baztertu arte. Trantsizio Energetikoko Ministerioak eta konpainietako arduradunek lasaitasun mezuak zabaldu dituzte. «Gure estazioetan erregairik ez dela falta baieztatzen dugu», esan du gobernuak. «Biltegietako eta gasolina zerbitzuguneetako stockak maila altuan daude», gaineratu du Total Energiek.

Zazpigarren artikulua

Giro horretan, Frantziako Senatuak erreformaren eztabaidarekin jarraitzen du. Hogei artikuluetatik seigarrena atzo onartu zuen, eta zazpigarrenari heldu zion. Artikulu hark gibeleratzen du erretreta hartzeko adina 62 urtetik 64ra, eta hura da protestaren arrazoi nagusia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©R. H.
Lehortearen eraginak, Fustiñanako zereal lurretan (Nafarroa). ©IÃÑIGO URIZ / FOKU

JATEN DUGUN LURRA

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko. Jada hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.
 ©ADRIANA CLIVILLE
Auto baten estankotasuna probatzeko ganbera Suzukiren Hungariako lantegi batean. ©ZSOLT SZIGETVARY / EFE

Ura, ekonomiaren zainetan

Irune Lasa

Industrian, zerbitzuetan, ekonomiaren alor gehienetan bihurtu da ezinbestekoa ura erabiltzea. Eta badaude sektore batzuk ur kontsumitzaile oso handiak direnak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...