Irudia. Iruñea

Manifestazioa, haurrak «ez inokulatzearen» alde

BIZITZA PLATAFORMA.
2021eko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bizitza plataformak deituta, manifestazioa egin zuten atzo Iruñean, «gazteak eta haurrak ez inokulatzearen» alde. 12:00etan abiatu zen. Antolatzaileen arabera, 1.400 lagun inguru bildu ziren. Alaitasuna hedatzen dute! Haurrak ez ukitu lelopean egin zuten protesta. Salatu zuten ez dagoela arrazoi sanitariorik haurrei eta gazteei «medikamentu genetiko esperimental bat inokulatzeko», eta arriskuak «handiak» direla. Alfonso Longo plataformak gonbidatu zuen hizlariak salatu zuen herritar guztiek pasaportea izatea bilatzen duela sistemak, eta horretarako COVID-19a «aitzakia bat, bitarteko bat» dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.