HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Badugu zer eraiki'

Kariñoa emateko aukera

Idazlea eta ilustratzailea: Oliver Jeffers. Itzultzailea: Garazi Arrula. Argitaletxea: Txalaparta.

2022ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Azal gogorreko liburu handia da (29x25 cm), 42 orrialde dituena. Album ilustratuaren formatua jarraitzen du bete-betean, orrialdeak osorik hartzen dituzten ilustrazioekin, testua han eta hemen gainjarrita, leku finkorik gabe.

Barruan ez dugu istoriorik topatuko. Horren ordez aita baten ahotsa agertzen zaigu, alabari zuzendua, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko aldarrikapena egiten.

Berez, aita eta alaba direla nik diot, liburuan ez delako inon adierazten hala direnik. Izan,elkarrekin bizitzea amesten ari diren bi pertsona dira, bata gizonezko heldua, bestea neskatoa. Guztia kariño eta atsegin giroan eskainia.

Hizketa metaforaz betea dago, interpretazioa eskatzen dutena.

Lehen orri-bikoan «Zer eraikiko dugu zuk eta biok?» abiapuntu hartuta, esaldi iradokitzaileekin datoz hurrengoak («Bildu dezagun tresna oro, hasteko», «Gauzak elkarri lotu eta askatzeko», «Eraikiko dugu ate bat ezerezaren erdian»...), azken orrialderaino («Hori guztia dugu eraikiko, zuk eta biok»).

Interpretazioa irudiek egiten dute, testuaren aieruei nolabaiteko materialtasuna ematen eta, aldi berean, kutsu ameslaria azpimarratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.