Haur eta gazte literatura. 'Tximaokerren pikondoa'

Ilustrazioa gidari

Idazlea: Ana Garcia Castellano. Ilustratzailea: Mikel Mardones. Itzultzailea: Ainhoa Mendiluze. Argitaletxea: Txalaparta-OQO.

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Ipuin tradizional batean oinarrituta omen dagoen istorioa kontatzen zaigu. Beldurrezkoa ez da zehazki, desatsegina bai —ziur; zaila da zehatz definitzen.

Kontakizunak baditu ipuin tradizionalen ezaugarri batzuk, hala nola hirukoiztutako egitura eta pertsonaiak erakustea, hiru direlako haur protagonistak eta hiru aldiz eskatzen diotelako Tximaokerri pikuak emateko. Baina azaleko kontuak dira hauek, intuizio guztien aurka, ez direlako errespetatzen.

Labur bada ere, azal dezadan kontu hau: istorioaren garapena ez da borobila gertatzen, bosgarrengoan berreskuratzen delako oreka, eta honek mekanikari (ulermenari) erasaten dio. Eta protagonistek, hiru izanik, bat balira bezala jarduten dute, euren artean portaera (adimen, moral...) gradaziorik erakutsi gabe, eta hori zazpika doazenentzat gordetzen du ahozko tradizioak. Huskeriak dirudite, baina kontakizunen harrera baldintzatzen dute.

Ilustrazioak azken emaitzari mesede handia egiten diola esango nuke, tonua zein haria gidatzen dituelako, teknika efektistarekin: karikaturara hurbiltzen diren pertsonaiak, margoketa akriliko lainotsua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.