Albistea entzun

Literatura. 'Hondamuinean. Sei hilabete geroago'

Minari galdezka

Egilea: Zerocalcare. Itzultzailea: Koldo Izagirre. Argitaletxea: Farmazia beltza. Generoa: Komikia.

Aiora Sampedro -

2020ko ekainak 14

Sareetan azkenaldion dabiltzan meme horietako bat datorkit burura lerro hauek idazten ditudan bitartean: ikaratu itxurako haur bat, bere logelan, Telettubiez inguratuta. Haurrentzako eszena berrirakurria agertzen da, panpina bakoitzari idazkun batek laguntzen baitio, 2020. urterako datozen beldurrak irudikatzen dituztenak. Ironia apur horrek haurtzaroko irudia helduarorako ere balioztatzen du. Antzeko sentipena izan dut Zerocalcare [Michele Rech] ezizenez ezaguna den irudigilearen Hondamuinean. Sei hilabete georago komikia irakurtzean— euskaraz duela hilabete batzuk aurkeztu zen, Farmazia Neltza argitaletxeak argitaratu du, eta Koldo Izagirrek egin du itzulpena—. Rechen marrazkietako estetika freskoak baliagarri egiten die tarteko adineko gazte batzuen eguneroko bizitza kontatzen duen testua irakurle helduenei, baina baita gazteagoei ere.

Marrazkigile best-sellerrak bere alter egoaren eta lagun-kuadrillaren eguneroko bizitza irudikatzen du lan honetan; eta, egilearen beste liburu batzuetan bezala, protagonistaren lagun diren hainbat pertsonaia animalia itxurarekin agertzen dira; horiek, norbanakoaren kontzientzian eragiten duen sentimendu toxikoak irudikatzen dituzte. Italiarra ezaguna egin zuen Armadilloaren iragarpena [La profezia dell'armadillo] lana aurkezterakoan, egileak argitu zuen animalia horien presentziaren zentzua, beraren kontzientziaren irudikapen gisa aurkeztuz; bere baitara itzultzen den animalia, beraz, era metaforikoan baliatzen du.

Horri gehituz, Hondamuinean ale honetan, istorioa bi planotan banatzen du egileak, batetik, dagoeneko aipatu den lagun taldearen eguneroko bizitzaren narrazioa egiten den plano nagusia dugu; bestetik, onirismotik gertu dagoen planoak —Zerocalcareren beraren literatur-lan bat irudikatu dezakeen planoa?—, zeina plano nagusiarekin elkarrizketan osatzen baita, mundu fantastiko batean gauzatzen den istorio paralelo batek osatzen du. Bigarren mailako plano horretan ere, alegoria moduko bat osatzen da lehen planoko pertsonaiak bigarren plano horretan objektu bilakatuz; horrela, tramaren garapenarekin batera, egileak laguntasunari buruzko irakaspen bat plazaratzen du amaieran.

Izan ere, azken batean, lana maitasunaren apologia bat da: testu nagusiaren trama eduki politikoz osatua dela esan daiteke, azken krisi ekonomikoaren eraginei nork bere aldetik erantzuten dion lagun talde bateko kideak baitira protagonistak. 178. orrialdean esaten den gisan: «80ko irakaspenetan hazi [zirenak], pairamena, engaiamendua, altruismoa, elkartasuna, indarra-beharrezkoa-denean-soilik» erabiltzen ikasi zutenak, baina ahaztu dutenak. Balio horiek berreskuratuz konponduko dituzte beren arazoak berriz lagunek.

Lan karikaturesko, bare eta dibertigarri honetan, minaren zentzura gerturatzen da Zerocalcare, eta erantzun optimista, baina ez, halabeharrez, xaloa, lortzen du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joanes Illarregi, bigarren final-laurdeneko irabazlea, gaur Arrasatek saioan. ©Andoni Canellada/FOKU

Joanes Illarregik irabazi du Arrasateko saioa

Miren Mujika Telleria

678 puntu bilduta lortu du lehen postua. Saioa Alkaiza izan du atzetik, bost puntuko aldearekin

Laura Mora, <em>Los reyes del mundo</em> filmeko zuzendaria (eskuinean), filmeko lantaldeko kideekin, atzo, Kursaaleko amaiera galan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

'Los reyes del mundo'-k irabazi du Urrezko Maskorra

Ainhoa Sarasola-Mikel Lizarralde

Laura Mora zuzendari kolonbiarrak bere herrialdeko bost gazteren istorioarekin eskuratu du jaialdiko sari nagusia. Genki Kawamura japoniarrarentzat izan da Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra

Neil Jordan zinemagilea, Diane Kruger eta Liam Neeson aktoreekin, <em>Marlowe</em> filma aurkezteko agerraldian, atzo, Donostiako Zinemaldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Detektibearen itzal luzea

Ainhoa Sarasola

Neil Jordanen 'Marlowe' filmaren lehiaz kanpoko emanaldiak itxi du Zinemaldia. Liam Neesonek egin du Philiph Marlowe detektibearena, eta Diane Krugerrek Clare Cavendish haren bezeroarena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...