Jon Etxabe Garitazelaia (Elgoibar, Gipuzkoa, 1933-2023) apaiz ohi eta ETAko kide izandakoa atzo zendu zen. Apaiz sartu zen 1950eko hamarkadaren bukaeran; geroago, ETAko kide batzuei laguntzen hasi, eta erakundean sartu zen Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira. 1969an, Mogrovejon (Espainia) atxilotu zuten, eta Burgosko auzian epaitu zuten. 1971n,50 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zazpi igaro zituen giltzapean Zamoran, eta beste bat Lleidako monasterio batean (Herrialde Katalanak). Zamorako landan liburua idatzi zuen 2014an, espetxean bizi izandakoak kontatzeko.
«Agur eta ohore, Jon! Euskalduna, abertzalea eta gorria! Elgoibartar borrokalari ahaztezina!», idatzi du sare sozialetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailenagusiak. Arkaitz RodriguezSortuko idazkari nagusiak ere gogoratu du Etxabe zena: «Abertzalea eta sozialista. Herriarekin konprometitua. Eskerrik asko herria egiteagatik».
HILBERRIA. Jon Etxabe
Burgosko auzian zigortua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu