2011-10-17. Aieteko Nazioarteko Konferentziako ebazpenak ETAri dei egin zion jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzeko adierazpen publikoa egiteko.
2011-10-20. ETAk jakinarazi zuen betiko amaitu zuela jarduera armatua.
2014-2-21. Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak, Bilbon egindako agerraldi batean, esan zuen ETA hasia zela armak eta lehergaiak erabileratik kanpo uzten eta zigilatzen. Bideo bat erakutsi zuen.
2014-7-20. ETAk iragarri zuen «borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa» desegin zituela.
2014-10-24. «Nazioartearen kontrolpean Frantzian ETAko azpiegiturak nola desegin eta desarmatzeko baldintza eta egin moldeen definitzeko Frantziaren eta ETAren arteko akordioa» eskatu zuten askotariko eragileek Baionako adierazpenean.
2015-4-26. Armagabetze Batzorde Independente bat sortzeko proposamena egin zuen EH Bilduk.
2015-5-08. ETA prest azaldu zen armagabetzeko diseinua Eusko Jaurlaritzarekin ere partekatzeko. Gasteizko gobernuak, joan den abenduan, ETA desarmatzeko eskaintza bat egin zuen.
2015-5-28. Miarritzeko etxe batean ETAren arma batzuk aurkitu zituen Frantziako Poliziak. Bi lagun preso sartu zituzten. Ekainaren 6an, ETAk salatu zuen operazioa «armategiak zigilatzeko prozesuaren kontrako eraso zuzena» izan zela.