martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Su-emailea gobernuan

2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Etsigarria izango da, hala gertatuz gero, ikustea AEBetako hauteskunde gauean Donald Trumpek irabazi dituela presidente izateko hauteskundeak, asteotan gertatuak gertatu. Aspaldi ez bezalako errebolta egoera ari dira bizitzen AEBetan; matxinadan parte hartzen ari direnetako gehienentzat aurreneko aldia baita mota horretako protesta batean parte hartzen ari direna. Inoiz ez zuten esperoko beren burua egoera horretan ikustea.

Derek Chauvin polizia zuriak George Floyd herritar afro-amerikarra inpuneki hil ondorengo protesta erreakzioak baliatu nahi ditu Trumpek azaroko hauteskundeetako kanpainaurrean. Ikusi du esku gogorraren praktika ondo ikusia dagoela AEBetako herritar askoren artean, duela lau urte garaipena eman zioten herritar haietako asko bat datozela Trumpek Minneapolis hilketaren auzian eduki duen mespretxuzko jokabidearekin.

Trump COVID-19 gaitzarekin ganorabakoen pare aritu dela ikustean, hainbat boto emailek duda edukiko zuten Trumpi boto berriro eman edo ez erabakitzeko orduan. Dudati horien botoa ziurtatzeko estrategia abiatu du AEBetako presidenteak batere gorritu gabe.

Zorteko da Trump demokratek daukaten hautagaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.