Angel Erro.
JIRA

Ilea edo eguzkia

2023ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Gaurtik aurrera ikastaro azkarra egin beharko dugu Turkiako hauteskundeek gobernu aldaketarik ekarriko balute. Alferrak gara gaurkotasunari gutxi gorabehera jarraitzen diogunak. Gertatzen dira hainbeste gauza. Hainbeste izen. Zertarako ikasi, neuronak xahutu, zertan geldituko den jakin ez badakigu oraindik. Batez ere etxeko kontuak ez direnean. Edo zuzenean zer galdurik ez dugunean.

Aurrekoan ezagun bati, ez dakit zertaz ari ginela (a, bai, udako oporretan Istanbulera joateko aukeraz ari zen), esan nion beharbada Erdoganekikoak eginak zeudela. Zerbait entzuna zuen, bai, baina ideiarik ez alternatibak ezkerrera edo oraindik eskuinagora jotzen ote zuen. Gauzak hobe zeuden-zeudenean nahiago zituelako inpresioa eman zidan. Jakin nahi(ago) ez ditugunak jakiten ditugu nahasien. Imajinatu istiluak-edo hasi eta hegazkinaren erreserba bertan behera utzi behar duela. Suposatzen dut herrialde askotako agintarien buruek modu berean funtzionatzen dutela. Geopolitikaren kalkulagailuari hautsa astintzeko gogo gehiegirik gabe.

Ea hurrengo astetik aurrera izen berriak ikasi behar ditugun eta Turkiak diktadura biguneko lokarriak inarrosten dituen gainetik, nire lagunak beste nonbait jarri behar badu ilea edo eguzkia hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.