URTE ERDIA, DATUTAN

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
1. gradutik 2.era: zortzi

Uztaila: Marta Igarriz. Auto judizial baten bidez (Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak).

Abuztua: Xabier Agirre. Auto judiziala (Espetxe Zaintzak).

Iraila: Kepa Arronategi. Espetxeetako Instituzioek (EI) onartua. Eria.

Iraila: Asier Karrera. EIk.

Urria: Mikel Otegi. Auto judiziala (Espetxe Zaintzak). Preso eria.

Urria: Jesus Maria Gomez. EIk.

Azaroa: Fernando Alonso. EIk.

Azaroa: Emilio Salaberria. EIk.

2. gradutik 3.era: bi

Uztaila: Xabier Moreno. EIk.

Urria: Aitor Bores. EIk.

Euskal Herriratzeak: hiru

Abuztua: Olga Sanz. Basaurira (Bizkaia), Villabonatik (Asturias).3. graduko presoa da.

Abuztua: Xabier Moreno. Basaurira, Villabonatik. 3. gradukoa.

Abuztua: Alfredo Remirez. Zaballara (Araba), Darocatik (Zaragoza, Aragoi). 2. gradukoa.

Euskal Herri ingurura: sei

Iraila: Marta Igarriz. Logroñora (Errioxa), Castellotik (Herrialde Katalanak). Gerturatzea: 454 kilometrokoa. Etxerat-ek bezala Altsasu (Nafarroa) erreferentzia hartuta, orain 105 kilometrora dago.

Iraila: Kepa Arronategi. Zuerara (Zaragoza, Aragoi), Almeriatik (Andaluzia). Gerturatzea: 758 km-koa. Preso eria. Orain: 220 km-ra.

Azaroa: Jesus Maria Gomez. Villabonara, Curtistik (Coruña, Galizia). Gerturatzea: 243 km-koa. Orain: 390 km-ra.

Azaroa: Jagoba Codo. Logroñora, Castellotik. Gerturatzea: 454 km-koa. Preso eria eta 2. gradukoa. Orain: 105 km-ra.

Azaroa: Fernando Alonso. Villabonara, Lamatik (Pontevedra, Galizia). Gerturatzea: 392 km-koa. Orain: 390 km-ra.

Azaroa: Emilio Salaberria. Duesora (Santoña, Kantabria), Curtistik. Gerturatzea: 459 km-koa. Orain: 140 km-ra.

Euskal Herri ingurura iragarriak (azaroak 26): lau (aurretik, 2. graduan jarriko dituzte).

Gorka Fraile. Duesora, Badajoztik (Extremadura). Gerturaratzea: 697 km-koa. Orain: 140 km-ra. Eria.

Mikel Orbegozo. Valladolidera (Gaztela-Leon), Badajoztik. Gerturaratzea: 411 km-koa. Orain: 283 km-ra.

Igor Gonzalez. Soriara (Gaztela-Leon), Alcala-Mecotik (Madril). Gerturaratzea: 215 km-koa. Orain: 230 km-ra.

Xabier Tximeno. Burgosera (Gaztela-Leon), Villenatik (Alacant, Herrialde Katalanak). Gerturaratzea: 594 km-koa. Orain: 180 km-ra.

Irteera baimenak: hiru (EPPK-ko kideen artean)

Apirila: Xabier Sagardoiri (gero, beste hiru baimen). Soriako Tratamendu Batzordeak emana. 2. gradukoa. Orduan ia urtebete falta zitzaion kartzela zigorra amaitzeko.

Iraila: Alfredo Remirezi. Zaballako Tratamendu Batzordeak emana.2. gradukoa. Bi hilabete falta zitzaizkion zigorra bukatzeko.

Urria: Ekaitz Ezkerrari. Burgosko batzordeak eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak ukatu ostean, urrian Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salak emana. Azaro hasieran beste baimen bat: Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak. 2. gradukoa. Lau hilabete falta zitzaizkion kondena bukatzeko.

Frantziak Espainaratu: bi

Abuztua: Itziar Plaza. Reautik,Soto del Realera (Madril; Altsasutik, 360 km-ra). Urrian, Estremerara (Madril; 465 km-ra).

Iraila: Maite Aranalde. Rennestik, Soto del Realera.

Espainiak Frantziaratu: bat

Uztaila: Saioa Sanchez, epaiketa egin ondoren. Soto del Realetik, Rennesera (Bretainia; 700 km).

Atxiloketa: bat

Urria: Karlos Apeztegia, Guardia Zibilak, Hernanin (Gipuzkoa),ETAko kidetzat jota. Soto del Realen preso.

Euskal presoak aske Espainiako Estatuan: 14

11 preso, zigorra beteta.

Bat, Alemaniak estraditatu eta urtebetera.

Bi, epaileen aginduz.

Kidetza

EPPK: Marta Igarriz, Xabier Agirre, Kepa Arronategi, Asier Karrera, Mikel Otegi, Jesus Maria Gomez, Fernando Alonso, Emilio Salaberria, Alfredo Remirez (azaroaren 3tik aske dago), Jagoba Codo, Gorka Fraile, Mikel Orbegozo, Xabier Tximeno, Xabier Sagardoi, Ekaitz Ezkerra, Itziar Plaza, Maite Aranalde eta Karlos Apeztegia.

'Langraiz bidea': Aitor Bores.

AEM ingurua: Saioa Sanchez.

Inongo taldetan ez: Olga Sanz, Xabier Moreno eta Igor Gonzalez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.