Albistea entzun

Euskal gazteriaren aldeko aldarrikapenek hartu dituzte Baionako karrikak

200 lagun inguru bildu dira asteon Lapurdin atxiloturiko gazteei babesa azaltzeko. Agintarien eta Poliziaren bortizkeria salatu dute, irmoki
Atxiloturiko gazteei babesa azaltzeko martxa, Baionan, atzo.
Atxiloturiko gazteei babesa azaltzeko martxa, Baionan, atzo. PATXI BELTZAIZ Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko irailak 19

Lau egun dira Frantziako Poliziak uztailaren 14ko gertakarien harira Lapurdin lau gazte atxilotu zituela. Ordutik egunak igarota ere, ordea, ezin esan liteke gazte horientzako elkartasun mezuak itzaltzen hasiak direnik. Poliziaren operazioak hainbat eta hainbat herritarri eragindako sumina piztua da oraindik; Baionako karrikak izan dira horren lekuko. Izan ere, U14 kolektiboak deituta, asteazkeneko atxiloketak salatzeko eta atxilotuei babesa azaltzeko mobilizazioa egin zuten atzo 200 bat pertsonak, herriko etxetik abiatuta. Euskal Herriaren independentziaren aldeko oihuak ere ozen aditu ziren.

Manifestariek grinaz egin zuten protesta. Gogoz salatu zuten, besteak beste, polizien bortizkeria, eta, gainera, ez zen faltatu Jean François Hirigoien Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapezaren kontrako mezurik ere. Alkate, delinkuente irakur zitekeen mobilizazioan zeramaten pankarta batean, adibidez. Mezu horiez gainera, argia zen mobilizazioaren mezu nagusia: Ez gaituzue geldituko zioen martxaren hasieran zeramaten pankartak.

Martxa bukatuta, asteazkenean atxilotutako gazteetako bi mintzatu ziren, eta esker mezuez ekin zioten hitz egiteari. Batik bat, atxiloketak gertatu ondotik egin diren elkarretaratze eta protesta ugariak ekarri zituzten gogora. «Zinez, mila esker [...] Argiki ikusi dute gutako bat hunkitzen badute herri osoa ukanen dutela parean», esan zuen bietako batek.

Halaber, «Nor da hemen bortitza?» galdetu zuten gazteek. Atxiloketak egiteko moduak gogorarazi zituzten, baita, adibidez, Hazparneko gaztetxea husteko operazioa eta Oier Oaren kontra hartu diren neurriak ere. Azkenik, indarrez, adierazi zuten azken egunotako zein lehendik gertatutako atxiloketek eta polizien bestelako ekintzek ez dutela euskal gazteriaren bidea oztopatuko. Borrokan segitzera deitu zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Irabia-Izagaren Izaga egoitza, Cordovillan, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroak batxilergoko ituna eten die ikasleak sexuka bereizten dituzten eskolei

Ion Orzaiz- Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Departamentuaren esanetan, Opus Deiren bi eskolek, Miravalles-Redinek eta Irabia-Izagak, «ez dituzte betetzen itunerako ezaugarriak»
Pilar Alegria Espainiako Hezkuntza ministro eta PSOEko eleduna, atzo egindako agerraldian. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

'Soilik baietz da baietz' legea aldatzea Kongresuan proposatuko du PSOEk

Maite Asensio Lozano

Berdintasun Ministerioak ez du uste moldaketak zigor berrazterketen auzia konponduko duenik
Alberto Perez, Sindikatu Medikoko burua, atzoko agerraldian. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Osasunbidearen eskaintza medikuei: soldata igoera eta 32 paziente egunean

Ion Orzaiz

Nafarroako Gobernuak «asmo handiko eskaintza» egin dio Sindikatu Medikoari, greba eragozteko. Esklusibotasuna kenduko lukete, baina trabak jarrita sare publikoan eta pribatuan aldi berean aritzeari
Donostia ospitaleko zerbitzuburuen protesta bat, abenduan. ©JON URBE / FOKU

Negoziazioa «bideratuta» egon arte protestan segituko dute Donostia ospitalean

Julen Aperribai

Elkarretaratzea egin dute berriro ere. »Kronograma» bat bidali zioten Osakidetzako zuzendaritzari, eta horren erantzuna jaso zain daude

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.