HILBERRIA. Loretta Lynn

Country musikaren izar konprometitua

BERRIA.
mikel lizarralde
2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Loretta Lynn, azken sei hamarkadetako country musikaren izar handienetakoa, herenegun hil zen, Hurricane Millseko (AEB) bere etxean, 90 urterekin. 1960ko hamarkadan hasi zuen musika ibilbidea, eta 50 bat estudioko disko grabatu zituen.

Lynnek bide propioa erakutsi zuen hasieratik, eta country musikaren eremuan ezohikoak ziren gaiak jorratu zituen kantuaren bidez. Hain zuzen ere, bere bizitza hartu zuen gai nagusitzat, eta pobrezia eta emakumeen borroka eraman zituen kantuetara, baina baita sexua, maitasuna eta amatasuna ere. Bere abesti ezagunenetakoak izan ziren, besteak beste, You Ain't Woman Enough, Don't Come Home a Drinkin', Fist City eta One's On The Way.

1980an Lynnen autobiografian oinarritutako film bat egin zuten, Sissy Spacek protagonista zuena: Coal Miner's Daughter.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.