Albistea entzun

Hilketa matxista. Laffage gogoan

Asun Casasola, Nagore Laffageren ama: «Urteekin honek ez du hobera egiten»

Nagore Laffage irundarra oroitu dute; duela 13 urte hil zuten, sanferminetan
Elkarretaratzearen ostean, aurreskua dantzatu eta krabelin gorriak jarri zituzten Nagore Laffageren argazkipean.
Elkarretaratzearen ostean, aurreskua dantzatu eta krabelin gorriak jarri zituzten Nagore Laffageren argazkipean. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Agirre Perez -

2021eko uztailak 8

Astelehen Lilak elkarteak deituta, Nagore Laffage oroitzeko elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka herritarrek Iruñeko Vinculo plazan, haren hilketaren 13. urteurrenaren harira. Nagore, zure oroimenez eta Ez zaitugu ahazten leloak zituzten pankartekin, 2008ko sanferminetan gertatutako hilketa matxista ekarri zuten gogora Murchanteko erailketaren goiz berean. Asun Casasola, Laffagen ama, elkarretaratzean izan zen, eta hedabideei eginiko adierazpenetan penatuta agertu zen, hamahiru urte geroago indarkeria matxistak bizirik jarraitzen duelako gizartean: «Urteekin honek ez du hobera egiten».

Laffage 2008ko uztailaren 7an hil zuen Diego Yllanesek, jai giroan, gizonaren etxera joan eta Laffagek harekin sexu harremanak izateari uko egin ziolako. Hilketak atsekabe handia sortu zuen gizartean, eta Yllanesen aurkako epaiketak ere zeresan handia eman zuen ostera. Izan ere, herri epaimahai batek ebatzi zuen gizonak premeditaziorik gabe jokatu zuela eta, giza hilketa leporatuta, hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zitzaion. Laffageren familiak, ordea, delitua erailketa gisa har zezatela eskatu zuen, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ez zuen aintzat hartu helegitea. Hala, Yllanes baldintzapean aske geratu zen 2018an.

«Hilketa izan zen»

Atzoko ekitaldian, Tere Saez Astelehen Lilak elkarteko kideak adierazi zuen «Iruñeko herritar gehienek» uste dutela Nagore Laffage eraila izan zela, eta justizia «errestauratibo eta ez-patriarkala» aldarrikatu zuen: «Hilketa izan zen, alkoholak ez dituelako salbuesten portaera matxistak, eta aberatsa izateak inoiz ez luke izan behar aringarria».

Halaber, Espainiako Ministro Kontseiluak asteartean onartutako Sexu Askatasunen Babeserako eta Sexu Indarkerien Kontrako Legeari buruz ere mintzatu zen Saez, eta emakumeek «ezetz esan ahal izateko» eta «eremu eta bizitzaren esparru guztiez berdintasunean gozatzeko» eskubidea aldarrikatu zuen.

Legeari buruz galdetuta, Casasolak matxismoaren aurkako «urrats» gisara definitu zuen, eta hura lortzeko talde feministek egin duten lana azpimarratu. Baina, urteotan genero indarkeriaren aurka gizarteak «indarra» agertu duela uste badu ere, oraindik borrokan jarraitu beharra dagoela gogoratu zuen Nagore Laffageren amak: «Eskatzen jarraitzen dut hilketa bat edo arazo bat gertatu aldiro kalera atera gaitezela, protesta egin dezagula, familiak babestu ditzagula; nik orain daukadan indarra Nafarroa beti nirekin egon delako baitaukat».

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»

Julen Aperribai

Kontsentsuak sortzeko duen gaitasuna goratu dio Eskisabelek Kontseiluari, baita eraldaketa prozesuekin lotzeko borondatea ere. Horretan eragin nahi du, baina bide horretan hasia ikusten du euskalgintza.
Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Osakidetzaren kudeaketa eredu «bertikalak» eragindako zurrunbiloa

Arantza Iraola - Paulo Ostolaza - Edurne Begiristain

Donostiako ESIko langileen artean «ezinegona» dago. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia eta Paul Bibao karguan haren aurrekoa, atzean Kontseiluko eragileetako ordezkarik dituztela, gaur, Durangon (Bizkaia). ©Euskalgintzaren Kontseilua

Adostasunak eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu Eskisabelek, Kontseiluaren lema hartuta

Julen Aperribai

Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari muin-muinean» lotutako auzia dela defendatu du idazkari nagusiak, eta balio horiekin bate egiten duten guztiekin adostasunak bilatuko dituela aurreratu. Tresna berriak behar ditu euskaldunek, haren arabera, «bizitza bizigarriak izango badituzte».

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, otsailean Osakidetzan egindako greba. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Osakidetzako arazoak lehenagotik datozela salatu dute sindikatuek

Isabel Jaurena

SATSE «kezkatuta» dago gertatutakoak osasun langileengan izanen dituen ondorioengatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...