Katalunia. Mobilizazioak

Kale istilu larriak izan dira, Poliziaren oldarraldi bortitzekin

Manifestariak Poliziatik babesten, atzo iluntzean, Bartzelonan. TONI ALBIR / EFE.
gurutze izagirre intxauspe
Bartzelona
2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurka jarritako zigorra jakin zenetik, iragan astelehenetik, gauero izan dira barrikadak eta Poliziaren oldarraldiak Bartzelonan. Atzo, ordea, koxka bat egin zuten gora. Dozenaka milaka pertsona zeuden Bartzelonaren erdigunean, Gracia pasealekuan manifestazioaren amaieran, ia Katalunia Plazarekin bat egiten. Eta manifestazioa amaitu orduko izan zen lehen istiluen berri. Laietana ibilbidean barrikada jarri zuten. Su eman zioten, eta Espainiako Poliziak, bortitz, gomazko pilotak eta negar egiteko gasak botaz erantzun zuen. Oldarraldi bortitza egin zuen Poliziak, baita identifikatuta zeuden kazetarien aurka ere eginez. Barrikadak jarri zituzten halaber Urkinaona plazan eta Sant Pere kalean ere, Bartzelonaren erdigunean.

[youtube]https://youtu.be/OxAcD7PQGD4[/youtube]

Zauritu ugari eragin dituzte poliziek. 36, lerrook idazten ari ziren bitartean. Gomazko pilotek jota gazte batek begi bat galdu duela baieztatu dute, gainera, Generalitateko iturriek, Katalunian gomazko pilotan debekatuta dauden arren. Bestetik, Espainiako polizia bat ere zauritu da, erori egin delako. Quim Torra Generalitateko presidenteak larrialdi egoerako bilera berezia deitu zuen gauean, egoerak eraginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.