PERTSONAIA. Carlos Ghosn

Ezohiko iheslaria

Iker Aranburu.
2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Halako kasua, halako bukaera. Ezohikoa izan zen Japoniako fiskaltzak Carlos Ghosn Nissaneko eta Renaulteko buru zena atxilotu izana, 2018ko azaroan, enpresa munduko pertsonarik ospetsuenetako bat zelako. Eta are ezohikoagoa izan da kasuaren amaiera, Ghosn Tokioko etxeko atxiloaldian zegoela bermatzen zuten poliziei izkin egin eta Libanon azaldu delako.

Ihesa nola geratu den ez dago garbi. Japoniatik aireportu txiki bat erabilita, Hego Koreara zihoan ferry batean edo kontainer batean ezkutatuta atera dela argitaratu dute herrialde hartako eta Libanoko hedabideek. Garbiago dago zergatik hautatu duen Libano: Brasilen jaioa izanagatik, haurtzaroa Libanon igaro zuen Ghosnek, eta ospe handia du han. Gainera, Libanok ez du estradizio itunik Japoniarekin.

Ghosn apirilean zuten epaitzekoa, Nissani iruzurra egiteaz eta diru sarrerak ezkutatzeaz akusatuta. Errugabe dela esan izan du beti, eta «sistema juridiko bidegabe baten biktima» dela aldarrikatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.