Mikel Serrano. Zumarragako alkatea

«Ezin da ulertu neurri batzuk egotea Urretxun, eta beste batzuk Zumarragan»

J.ETXERZARRETA / EFE.
Edurne Begiristain.
2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Zumarragak (Gipuzkoa) 400 intzidentziatik behera zituen larunbatean, Labik zerrenda eguneratu zuenean, baina egun 610eko intzidentzia du, eta irekita dago. Urretxu, berriz, itxita dago, eta ez daude baimenduta bi herrien arteko joan-etorriak.

Zer egoeratan bizi zarete?

Ez da lehen aldia holako egoera batean bizi garena. Holako erabaki bat hartzeko, bi herrien intzidentzia kontuan hartu beharko litzateke, elkarbizitza elkarrekin egiten baitute Zumarragak eta Urretxuk. Ez dauka zentzu handirik neurri batzuk egotea Urretxun, eta beste batzuk Zumarragan.

Egunerokoan nola eragin du?

Sartu-irtenak kontrolatzeko zailtasunak ditugu, udaltzain kopuru aldetik justu baikabiltza.

Intzidentziak gora egin du, eta eremu gorrian dago Zumarraga. Kezkatuta?

Bai. Neurriak betetzen dituzten herritarrak zoriondu nahi ditut, eta kontzientzia soziala ez dutenei eskatu nahi diet erantzukizunez jokatzeko. Eta uste dut Aste Santuan erreserba dutenei ateratzeko baimena ematea kontraesanezkoa dela.

Ikusi gehiago: Ixteak ireki du eztabaida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.