Presoak salaketa 'Le Figaro'-ri, difamazioagatik

Berria -

2019ko irailak 11
Josu Urrutikoetxearen defentsa abokatuek Le Figaro Frantziako egunkariaren aurkako salaketa bat aurkeztuko dute, difamazio delitua egotzita. Abokatuek iritzi diotenez, ETAk 1987ko abenduan Zaragozan (Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatuarekin zuzenean lotu zuen kazetak euskal presoa, joan den maiatzeko atxiloketaren osteko artikulu batean. Le Figaro-k idatzi zuen 1987ko «erasoan parte hartu» zuela Urrutikoetxeak, eta gogoratu zuen 11 lagun hil zituela ETAk orduan; tartean, bost haur.

Oraindik ez da jakinarazi difamazio salaketa noiz aztertuko duten auzitegian. Defentsaren arabera, auziak garrantzia izan dezake.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna