EPPKren mezua «belaunaldi berriei»

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Topagunearen ostiral arratsaldeko ekitaldian EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpen bat irakurri zuten. «Agurrik sentikorrena, etorkizuneko Euskal Herria marraztuz, jendarte aske eta justu batean bizitzeko ahalegina egiten ari zareten gazteoi», dio agiriak, hasieran. «Pozgarria da guretzat belaunaldi berriekin bat egitea etorkizunari begiratzen diogunean; indarrak suspertzen dizkigu zuen grinak, geroaz eta gure herriaren etorkizunaz kezkatzen zaretela ikusteak. Ilusioz betetzen gaitu ondoren zatozten belaunaldietako kideok lekukoa hartzeko prest zaudetela ikusteak».

EPPK-k «konfiantza» agertu du gazteekiko, uste baitu «Euskal Herri independentea, sozialista eta baketsua» lortzeko «ardura» hartuko dutela. «Konpromiso horretan grinatsu jarraitzera animatu nahi zaituztegu, jokoan dagoena geure herria eta geure geroa delako».

Euskal presoen egoeraz, kolektiboak ohartarazi du pausoak eman arren «emaitzak txikiak» direla oraindik, eta iritzi dio “premiazkoa» dela gaixorik direnak, zaharrak eta gurasoak askatzea. «Eta lehentasunezkoa da euskal preso politiko guztien kaleratzea, deportatu eta erbesteratuen etxeratzea. Lehentasunezkoa da, presorik gabeko herria amesten dugulako eta behar dugulako, senideak eta lagunak preso dauden bitartean ezin garelako aske izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.