ELAko buruak dio «gatazka politikoa lotan utzi» nahi dutela

enekoitz esnaola
2017ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuarekin aldebikotasuna izatea «ezinezkoa» dela adierazi du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, eta salatu du Euskal Herriko «gatazka politikoa lotan uztea» nahi dutela harreman mota hori defenditzen dutenek. Muñozek esan du PPk, PSOEk eta Ciudadanosek «estatu ituna» egina dutela Espainiako burujabetza auzitan ez jartzeko, eta, bide batez, autogobernuaren inboluzioa eta atzerakada bultzatzen dabiltzala. «Katalanek ondorioztatu dute tongo politiko bat dela». Radio Euskadiri emandako elkarrizketan, Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigau Kataluniako Generalitateko arduradun ohiei elkartasuna agertu die epaiketagatik, eta hango prozesu subiranista babestu du.

Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiaren ustez, EAEk Kataluniaren bestelako bide bat hautatu du. EAJrekin sinatutako ituna laudatu du, «legedi barruko etorkizun bat» nahi dutela esanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.